Andoni Ugalde eta Xanet Imaz pilotariak, Malerrekako finalean
Asteburuan Malerrekako (Nafarroa) Txapelketako finala jokatuko dute Andoni Ugalde Oiarzuarrak eta Xanet Imaz Seguratarrak. Larunbatean izango da partida, Doneztebeko pilotalekuan, 16:30etik aurrera. Burlatako (Nafarroa) Larunbe-Sarasa bikotearen kontra...
Asteburuan Malerrekako (Nafarroa) Txapelketako finala jokatuko dute Andoni Ugalde Oiarzuarrak eta Xanet Imaz Seguratarrak. Larunbatean izango da partida, Doneztebeko pilotalekuan, 16:30etik aurrera. Burlatako (Nafarroa) Larunbe-Sarasa bikotearen kontra ariko dira.
Ugaldek, bestalde, ezin izan du Euskal Herriko Txapelketako finalerako sailkatu, Burlatako Agirreren kontra 3-18 galdu zuelako. Hala ere, meritua izan du bertaraino iristen.
Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, bestalde, lau garaipen eskuratu dituzte Oiarpeko pilotariek. Mikel Martinezek eta Jon Martinezek, 40-30 eta 40-34 irabazi dituzte azkeneko bi partidak, Alde Zaharraren eta Usurbilen kontra. Aitor Odriozola eta Antton Aranburu 40-0 gailendu ziren, Antiguaren kontra. Ioritz Manterolak eta Ibon Tabernak 40-11 irabazi zioten Loiolatarra 2ri, eta Jokin Hernandezek eta Jokin Eizagirrek, azkenik, 35-40 galdu zuten Hernaniren kontra.