Istripuen kopuruak %50 behera egin du
2010ean Hondarribian izan ziren istripu eta lapurreten balantzea egin du Udaltzaingoak eta Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, %50a jaitsi egin da istripuen kopurua azken lau urtetan. “Datu oso onak dira, Hondarribian dago...
2010ean Hondarribian izan ziren istripu eta lapurreten balantzea egin du Udaltzaingoak eta Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, %50a jaitsi egin da istripuen kopurua azken lau urtetan. “Datu oso onak dira, Hondarribian dagoen segurtasuna handia da eta bide honetik lanean jarraituko dugu”, esan du Altunak. 68 istripu izan dira guztira, eta 21 golpe txikiak izan dira.
Zaurituen kopurua 23koa izan da, eta 2007an 57 izan zirela kontuan izanda, kopuru hau ere erdira jaitsi da. Istripuen %24a 30 eta 40 urteko pertsonek sortuak dira eta datu esanguratsu bezala, istripuen %32a gizonezkoek sortuak dira.
Lapurreten kopuruak ere behera egin du 2010ean, eta 126 izan dira guztira. Hauetatik %45a bizikletak izan dira. “Txirrinden gehiengoa hondartza inguruan lapurtu dituzte, eta urte honetan txirrinden aparkaleku berria egin nahi dugu hau saiesteko helburuarekin”.
“Azken lau urte hauetan segurtasuna bermatzeko lanean gabiltza, guztira 21 udaltzaingo daude lanean herrian eta laister 13 lanpostu berri aterako ditugu segurtasun maila handitzeko”, bukatu du Altunak.