Libiarekin eta ipar Afrikako herriekin elkartasun aktiboa
Joxe Iriarte Bikila. Errenteria-Orereta. Ipar Afrikako basamortuetako haize bortitzak (Simuna edo Riag entinak) zirimolaka hasten denean aurrean harrapatzen duen guztia airean eramaten du edo hareaz estali. Tokiz tokiko berezitasunak dela medio, antzeko zerbait ari da gertatzen lurralde horietako herrietan. Tunezen hasitako herri errebolta eta gero, toki askotan iraultza demokratikoa gauzatzen ari dira diktadurak abailduz eta erreforma sakonak bultzatuz. Iraultza horiek, beti bezala odolez zipriztinduta jaio dira. Herriek odolez ordaindu dute kalea bere egiteaz. Harrigarria izan da ikustea errepresioak hiritarrak kikildu beharrean, ernegatu eta askatasunaren egarria areagotu diela. Une honetan Libian gertatzen ari dena dugu lekuko. Harritzen ez gaituena, baina bai lotsatzen, beren burua demokratatzat duten Europako estatu buruen jarrera da, eta batez ere Europako Batasunarena. Zein doilor zuri eta nazkagarriak dira gure agintariak beren aliatuen aurrean! Ez nago batere pozik ere, gertakizun horiekiko Europako ezkerraren jarrera pattalarekin, Euskal Herrikoarena barne. Ez naiz inozoa eta badakit gurean gauzak nola dauden, eta gure fanetan eta zereginetan itota gabiltzala askotan. Baina, guzti hori ezin da aitzaki izan gure jarrera zuritzeko. Euskal Herriko ezkerrak bere tradizio internazionalistari eutsi behar dio, orain inoiz baino, eta Ipar Afrikako herriekiko elkartasuna adierazi kalean ere. Une honetan Libian gertatzen ari denaz mutu eta geldi geratzea ez du barkaziorik. [...]
Joxe Iriarte Bikila. Errenteria-Orereta.
Ipar Afrikako basamortuetako haize bortitzak (Simuna edo Riag entinak) zirimolaka hasten denean aurrean harrapatzen duen guztia airean eramaten du edo hareaz estali. Tokiz tokiko berezitasunak dela medio, antzeko zerbait ari da gertatzen lurralde horietako herrietan. Tunezen hasitako herri errebolta eta gero, toki askotan iraultza demokratikoa gauzatzen ari dira diktadurak abailduz eta erreforma sakonak bultzatuz.
Iraultza horiek, beti bezala odolez zipriztinduta jaio dira. Herriek odolez ordaindu dute kalea bere egiteaz. Harrigarria izan da ikustea errepresioak hiritarrak kikildu beharrean, ernegatu eta askatasunaren egarria areagotu diela. Une honetan Libian gertatzen ari dena dugu lekuko. Harritzen ez gaituena, baina bai lotsatzen, beren burua demokratatzat duten Europako estatu buruen jarrera da, eta batez ere Europako Batasunarena. Zein doilor zuri eta nazkagarriak dira gure agintariak beren aliatuen aurrean!
Ez nago batere pozik ere, gertakizun horiekiko Europako ezkerraren jarrera pattalarekin, Euskal Herrikoarena barne. Ez naiz inozoa eta badakit gurean gauzak nola dauden, eta gure fanetan eta zereginetan itota gabiltzala askotan. Baina, guzti hori ezin da aitzaki izan gure jarrera zuritzeko. Euskal Herriko ezkerrak bere tradizio internazionalistari eutsi behar dio, orain inoiz baino, eta Ipar Afrikako herriekiko elkartasuna adierazi kalean ere.
Une honetan Libian gertatzen ari denaz mutu eta geldi geratzea ez du barkaziorik. Lagunok, arren, kalera! Eta kaleratze horretan, Saharako herriaren aldarrikapena ere ezin da ahaztu.