Donibaneko tenpletearen harira (Ramon Goienetxe Patron. Iritzia.)
Oso bitxia da ikustea nola herrian inolako tradizioa ez duen gune batek izugarrizko jakin mina piztu duen. Inolako tradizioa diogu, batetik Iturriozek bere liburuan bizitza erlijiosoari emaniko atalean aipatu ere ez duelako egiten tokia hau; eta, beste...
Oso bitxia da ikustea nola herrian inolako tradizioa ez duen gune batek izugarrizko jakin mina piztu duen. Inolako tradizioa diogu, batetik Iturriozek bere liburuan bizitza erlijiosoari emaniko atalean aipatu ere ez duelako egiten tokia hau; eta, bestetik, auzokoek ere ez dutelako gogoan inolako ospakizun, elizkizun, erromeri edo antzekorik gune honetan.
Era berean, harritzeko da ikustea nola zonalde horretan ondare ale garrantzitsuak, ikusgarriak eta ikertzea, berreskuratzea edo ondo dokumentatzea mereziko luketenak egon badaude, bazeuden. Adibidez: errotak: Bordaandia etxe itzelari lotuak, marearekin eta ur jauziarekin ibiltzen zirenak eta tokiari Erroteta izena eman diotenak.
Errota handi bat ez ezik(…) Errotetan aska bat bazegoen ere, non auzokoek lixiba egiten zuten. Aska hori militarrek erabili omen zuten aterpe gerora. Eta Errotetan ere esklabo errepublikazaleek eraiki zuten errepideak du amaiera, edo hasiera. Alegia: Pasaian badira hamaika gune, ale, ondare, pasadizo… benetakoak direnak. Eta horiekin kezkatu beharrean, telebista etortzen zaigu hormigoizko etxe txatxu baten bueltan. Hormigoia, interesa ederra duena, badugu herrian. Luzuriaga, adibidez. Ea telebistak edo herriko medioek noiz esplikatzen diguten zergatik eraikin hori ezin dugu pasaitarrok ikutu.
Poztekoa da ondarearen inguruko arreta hau. Zorionak orriak eta orriak kontu honen kontura idatzi dituzten kazetariei. Ikaragarria litzateke benetako ondarearekin kezkatuko bagina