Otsailean bezala, martxoan Rudy margolariaren lanen erakusketa egongo da jarrita Petra Lekuona zaharren egoitzan. Erakusketa egunero bisita daiteke, astelehenetik igandera, 09:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Oso bitxia da ikustea nola herrian inolako tradizioa ez duen gune batek izugarrizko jakin mina piztu duen. Inolako tradizioa diogu, batetik Iturriozek bere liburuan bizitza erlijiosoari emaniko atalean aipatu ere ez duelako egiten tokia hau; eta, beste...
Oroimenari buruzko hitzaldia antolatu dute astearterako Donibaneko Aiton-Amunen Aterpean. 18:00etan hasiko da solasaldia. Horrez gain, Baztanera txangoa antolatzen ari direla esan du erretiratuen zuzendaritzak. Apirilaren 2an izango da txangoa, eta int...
Inauteri giroa laguntzeko barrikotea antolatu du biharko Lore Txorta elkarteak. Sagardotegiko menua dastatuz gozatuko dute Inauterietako ostiral gauean elkartean afaltzera biltzen direnek. 21:00etan hasiko da barrikotea.
Legez ezarritako diru sarreren mugen barruan egonez gero, etxe jabe pasaitarrek badute Ondasun Higiezinen Gaineko Zergarako diru laguntza eskatzea. Eskaerak egiteko epea zabalik da honez gero eta hala izango da hilabete osoan zehar. Aipatu diru sarrere...
Txaluparik ezean, ezohiko irudia da Torreatzen azken asteotan ikus daitekeena. Portu Agintaritzak 58 amarraleku berri jarriko ditu Torreatzen. Horretarako bertan lotuta egon ohi diren txalupak, 300 inguru, Trintxerpe aldera lekualdatu dituzte. Amarralekuak kokatu aurretik ingurua dragatu behar dute , eta ontziralekua sendotu. Guztira, 421 amarratze atondu nahi ditu Portu Agintaritzak Pasaian. 200 Trintxerpen kokatu dituzte. Gainontzekoak Donibanen jarriko ditu
Jaizkibel Mendi Taldeak iganderako antolatutako Sagardo Eguna bertan behera geratu da. Bide batez, hilaren 12an Trebiñuko Biraren baitako txangoa egingo dutela gogorarazi dute antolatzaileek. Ozanatik Morazara joango dira oraingoan. Irteerak 15 euro b...
Arrantzarekiko zaletasunak badu etorkizunik. Azken asteotan burutu den Euskadiko Arrantza Txapelketan eskualdeko bi gaztek irabazi dute: Asier Gartziak eta Aitziber Pousak. Lehengusuak dira, Errenteria-Oreretako Kaputxinoak auzokoak eta Donibaneko Izko...
Mutilek ez bezala, neskek ez dute atsedenik asteburu honetan eta Aragonesa taldearen kontra jokatuko dute. Igandean izango da partida, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian, baina ez dute ordua zehaztu oraindik.
Datorren asteazkenean 80 egunean filma emango dute Niessen zinemetan, 09:30ean, eta gonbidapenak jaso nahi dituenak udal euskaltegitik, euskara zerbitzutik eta Errenteria Hiria Kulturgunetik pasatu beharko du.
Izpurako itxialdian parte hartu zuen pasa den astean; iaz Guardia Zibila haren bila joan zen Altzibarrera
Ondarroako Aurrera taldea izango dute aurrean Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) Ohorezko Erregional Mailako mutilek hurrengo jardunaldian. Asteburuan honetan atsedenaldia dute eta datorrenean jokatuko dute aipatutako partida hori.
Hasi dituzte Harresiaren mendebaldeko horma zaharberritu, kontserbatu eta berreskuratzeko lanak. Aste honetan, obra egiteko ezinbestekoa diren andamioak eta garabiak kokatzen ari dira. Erreginaren Baluartean egindako berreskuratze lanaren jarraipena da, gaur egun Baluartea bisitarako nahiz bertan egoteko dago egokitua. Proiektuak 703.000 euroko aurrekontua du, lanak egiteko epea bost hilabetekoa da, eta TEUSA da lanen arduraduna. Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz dira proiektuaren egileak, Erreginaren Baluartea egin zuten berberak. Gaur goizean aurkeztu zituzten lanak eta Aitor Kerejeta alkateaz gain, bi arkitekto nafarrak egon dira. “Harresia berreskuratzeko lanak duela urte batzuk hasi ziren, Erreginaren Baluarearekin” adierazi du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. “Azken lan nagusia Santa Maria Ateaurrean eta Harresilandan egindakoa izan da, eta zer esanik ez Harresien argiztapenarekin egindako lana, gauero bertatik igarota gozatu dezakeguna”. Mendebaldeko horman lan hau eginda, Harresiaren bi heren bukatuta egongo dira eta berez harresiaren goiko aldean garai batean zeuden kainoi-zuloak berreskuratu nahi dituzte. Helburua, harresiari arkitektura aldetik daukan handitasuna itzultzea da, bere kontserbazioa gaur egungo hiritartasunaren erabilera eta eboluzioarekin uztartuz. Mendebaldeko horma zaharberritzeko proiektu hau Hondarribiko Harresien birgaitze eta indartzearen prozesu oso baten barnean dago. Azken urteotan ondorengo berreskuratze lanak egin dituzte Gune Historikoan: Erreginaren Baluartea, Hegoaldeko Horma, Santa Maria ateaurrea, Harresilanda kalea, Harresiaren argiztapena, Kasino Zaharreko zaindariaren [...]