Harresiaren mendebaldeko horma berreskuratzeko lanak hasi dituzte
Hasi dituzte Harresiaren mendebaldeko horma zaharberritu, kontserbatu eta berreskuratzeko lanak. Aste honetan, obra egiteko ezinbestekoa diren andamioak eta garabiak kokatzen ari dira. Erreginaren Baluartean egindako berreskuratze lanaren jarraipena da, gaur egun Baluartea bisitarako nahiz bertan egoteko dago egokitua. Proiektuak 703.000 euroko aurrekontua du, lanak egiteko epea bost hilabetekoa da, eta TEUSA da lanen arduraduna. Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz dira proiektuaren egileak, Erreginaren Baluartea egin zuten berberak. Gaur goizean aurkeztu zituzten lanak eta Aitor Kerejeta alkateaz gain, bi arkitekto nafarrak egon dira. “Harresia berreskuratzeko lanak duela urte batzuk hasi ziren, Erreginaren Baluarearekin” adierazi du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. “Azken lan nagusia Santa Maria Ateaurrean eta Harresilandan egindakoa izan da, eta zer esanik ez Harresien argiztapenarekin egindako lana, gauero bertatik igarota gozatu dezakeguna”. Mendebaldeko horman lan hau eginda, Harresiaren bi heren bukatuta egongo dira eta berez harresiaren goiko aldean garai batean zeuden kainoi-zuloak berreskuratu nahi dituzte. Helburua, harresiari arkitektura aldetik daukan handitasuna itzultzea da, bere kontserbazioa gaur egungo hiritartasunaren erabilera eta eboluzioarekin uztartuz. Mendebaldeko horma zaharberritzeko proiektu hau Hondarribiko Harresien birgaitze eta indartzearen prozesu oso baten barnean dago. Azken urteotan ondorengo berreskuratze lanak egin dituzte Gune Historikoan: Erreginaren Baluartea, Hegoaldeko Horma, Santa Maria ateaurrea, Harresilanda kalea, Harresiaren argiztapena, Kasino Zaharreko zaindariaren [...]
Hasi dituzte Harresiaren mendebaldeko horma zaharberritu, kontserbatu eta berreskuratzeko lanak. Aste honetan, obra egiteko ezinbestekoa diren andamioak eta garabiak kokatzen ari dira. Erreginaren Baluartean egindako berreskuratze lanaren jarraipena da, gaur egun Baluartea bisitarako nahiz bertan egoteko dago egokitua. Proiektuak 703.000 euroko aurrekontua du, lanak egiteko epea bost hilabetekoa da, eta TEUSA da lanen arduraduna. Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz dira proiektuaren egileak, Erreginaren Baluartea egin zuten berberak. Gaur goizean aurkeztu zituzten lanak eta Aitor Kerejeta alkateaz gain, bi arkitekto nafarrak egon dira.
“Harresia berreskuratzeko lanak duela urte batzuk hasi ziren, Erreginaren Baluarearekin” adierazi du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. “Azken lan nagusia Santa Maria Ateaurrean eta Harresilandan egindakoa izan da, eta zer esanik ez Harresien argiztapenarekin egindako lana, gauero bertatik igarota gozatu dezakeguna”.
Mendebaldeko horman lan hau eginda, Harresiaren bi heren bukatuta egongo dira eta berez harresiaren goiko aldean garai batean zeuden kainoi-zuloak berreskuratu nahi dituzte. Helburua, harresiari arkitektura aldetik daukan handitasuna itzultzea da, bere kontserbazioa gaur egungo hiritartasunaren erabilera eta eboluzioarekin uztartuz.
Mendebaldeko horma zaharberritzeko proiektu hau Hondarribiko Harresien birgaitze eta indartzearen prozesu oso baten barnean dago. Azken urteotan ondorengo berreskuratze lanak egin dituzte Gune Historikoan: Erreginaren Baluartea, Hegoaldeko Horma, Santa Maria ateaurrea, Harresilanda kalea, Harresiaren argiztapena, Kasino Zaharreko zaindariaren etxe zaharra eta Gipuzkoako Apezpikutzak zituen baratzak eskuratu.