Amarralekuak jarri bitartean, txalupik ez Torreatzen
Txaluparik ezean, ezohiko irudia da Torreatzen azken asteotan ikus daitekeena. Portu Agintaritzak 58 amarraleku berri jarriko ditu Torreatzen. Horretarako bertan lotuta egon ohi diren txalupak, 300 inguru, Trintxerpe aldera lekualdatu dituzte. Amarralekuak kokatu aurretik ingurua dragatu behar dute , eta ontziralekua sendotu. Guztira, 421 amarratze atondu nahi ditu Portu Agintaritzak Pasaian. 200 Trintxerpen kokatu dituzte. Gainontzekoak Donibanen jarriko ditu