Higiezinen Gaineko Zergarako diru laguntza eska daiteke
Legez ezarritako diru sarreren mugen barruan egonez gero, etxe jabe pasaitarrek badute Ondasun Higiezinen Gaineko Zergarako diru laguntza eskatzea. Eskaerak egiteko epea zabalik da honez gero eta hala izango da hilabete osoan zehar. Aipatu diru sarrere...
Legez ezarritako diru sarreren mugen barruan egonez gero, etxe jabe pasaitarrek badute Ondasun Higiezinen Gaineko Zergarako diru laguntza eskatzea. Eskaerak egiteko epea zabalik da honez gero eta hala izango da hilabete osoan zehar. Aipatu diru sarreren mugak Pasaiako Udaleko webgunean kontsulta daitezke, www.pasaia.net helbidean.
Baldintzak betez gero, eskatzaileek ondoren zehazten dokumentazioa aurkeztu beharko dute diru laguntza eskaerarekin batera: Diru laguntza eskatzen den etxebizitzako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiria; 2009ko errenta aitorpena edo eta aitorpena aurkezteko betebeharrik ez dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria; INEMeko ziurtagiria, prestazio ekonomikorik jasotzen den edo ez adierazten duena eta, azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ziurtagiria, kotizazio gabeko pentsioa edo diru sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa jasotzen den edo ez adierazten duena.
Eskaerak udaletxean aurkeztu behar dira martxoa bukatu baino lehen.
Ebazpena eta diru laguntzaren ordainketa
Udalak aurrez aurreko jakinarazpena apirilaren 18tik maiatzaren 6ra bitartean emango die diru laguntza eskatzen dutenei.
Eskatzailearen aldeko erabakia hartzen den kasuetan, zerga ordaintzeko borondatezko epea bukatu baino lehen ordainduko ditu Udalak diru laguntzak.
1pasaia@hitza.info