

Martxoaren 8aren harira, adierazpen instituzionala atera berri du Pasaiako Udalak. Aipatu adierazpenean, “berdintasuna lortzeke” dagoen lana dela eta “orain inoiz baino gehiago, berdintasunaren aldeko tokiko politikak indartzeko konpr...

Udalak kiroldegia kobratu dio Korrika Batzordeari pirritx eta porrotxen emanaldia egierakoan. Salatu egin du aekk

ezker abertzaleak udal jardunaldiak egingo ditu Herri programa zure ahotsa gure hitza kanpainaren baitan

Kaia handitzeko lan ikusgarriak ari dira egiten azken egunotan Donibanen. 13 habe handi jarri dituzte, kaia zabaltzeko, 800 metro koadro izango dituen azaleran. Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek hedabideekin batera lanen tokira egindako bisitan esan duenez, bertan txalupentzako 163 amarraleku berri atonduko dituzte. Guztira, 421 amarraleku jarriko ditu Portuak badian; 200 Trintxerpen, 58 San Pedron eta gainontzekoak Donibanen.

Irungo Udalak jakinarazi du Santiago zubiko topo geltokiaren izen berria Irun-Ficoba dela. Hala, Jose Antonio Santano alkateak begi onez jaso du Euskotrenen erabakia, «izena Euskotrenen ibilbide mapa guztietan agertuko delako. Ficoban egiten diren ekimenetarako garrantzia handia du geltoki honek».

Hauek dira erakundeek, emakume taldeek eta gizarte eragileek gaurko Irunen antolatu dituzten ekintzak: Argoiak elkarteak antolatuta, 12:00etan Meza San Jose langilearen parrokian (Larreaundi). 14:00etan emakumeentzako bazkaria Munantxo jatetxean, Irun...

Hendaia.com elkarteak euskarazko maitasun gutun lehiaketa antolatu du, Herriko Etxeko Euskara Batzordeak eta hainbat taldek bultzatutako Euskararen Hilabetearen egitarau potoloaren barruan. 13 urtetik gorako idazle guztiek parte har dezakete, idaztea p...

Euroagindu prozedura guztiak bertan behera gera daitezen eskatzeko, agerraldia eskaini zuten atzo Hendaiako Intzura auzoan hainbat alderdi eta eragiletako ordezkarik. Bertan izan zen Irati Tobar gazte independentista ere. Agindu judizial horien aurkako protesta gisa, gose greba egingo dute lau lagunek: zehazki, Anaiz Funosas euroaginduaren aurkako kolektiboko kideak, Iker Elizalde eta Xabi Hirigoien Hendaiako eta Beskoitzeko hautetsi abertzaleek, eta Irati Tobar gazteak berak egingo dute gose greba datozen hamabost egunetan. Izpuran beste zazpi lagunekin batera itxialdian egon zen Tobar otsailaren 21etik 27ra bitarte; egun zazpiak dagoeneko atxiloturik daude. Hala, egunotan bere etxean aterpetu duen Iker Elizalde hautetsiaren etxetik agerraldia eskaini zuten lekuraino, PSko kontseilari nagusi Kotte Ezenarrok eraman zuen gaztea autoz. Agerraldian hautetsi abertzaleez eta Ezenarroz gain, PS, PCF edo Front de Gauche alderdietako beste hainbat ordezkari ere izan ziren, baita gaztearen senitartekoak eta Hendaiako herritarrak ere. Anaiz Funosasek hautetsiek zein herritarrek euroaginduen aurkako kanpainari eman dioten babesa eskertu zuen. Era berean, aurreko asteko gazte independentisten atxiloketetan bizitako «une bortitzak» salatu zituen. Iker Elizalde hautetsi independentistak, bestalde, ekimenaren helburu nagusia euroagindu prozedura guztiak bertan behera uzteko eskatzea dela azpimarratzeaz gain, Estatu espainolari eta frantsesari eskaera luzatu zien: “Errepresioaren aroa atzean utzi eta Euskal Herrian zabaldu den prozesu politikoari ekarpen positiboa egitea”. [...]

Ramon Vizcaino enpresako zuzendaritzak, Konkurtso Legea aste honetan aurkeztuko duela aurreikusi du. Sorpresarik ez badago, Konkurtso Legean sartu ondoren, enpresa likidatu eta betiko itxiko dute.

Donostiako Miramon jatetxeko Joxe Mari Arbelaitz oiartzuarra saritu dute 2010eko Euskadi Gastronomia Sariarekin, sukaldari eta jatetxe jabe onenaren atalean. Jaurlaritzak urtero ematen ditu sariak, gastronomiaren alorrean nabarmendu diren profesionalen...

Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak iraupen eski irteera antolatu du larunbaterako Somportera (Huesca, Espainia), baina bihar da izena emateko azkeneko eguna. Jakinarazi dutenez, 50 pertsonentzako lekua bakarrik dago autobusean eta, beraz, izena ematen ...

Hondarribiko V. Rallysprinta egingo dute larunbatean eta bostgarren edizio honetan, iragan urteetako ibilbide bera izango du probak; portu zaharrean hasiko dute rally-a, farora igoko dira, Guadalupera iritsiko dira eta errepide nagusitik jaitsiko dira. Aurten iaz bezala, Vilariño anai-arrebek parte hartuko dute, eta Sardara eskuderiako 17 talde izango dira, Endika Mugika eta Joxema Prieto hondarribiarrak besteak beste. Autoen egiaztapenak goizeko 9:00etatik aurrera egingo dituzte Kirol Kaian, eta autoak ikusteko aukera izango da eguerdiko 14:00ak arte. Proba arratsaldeko 15:00etan hasiko dute, eta hiru buelta egingo dituzte ibilbide beretik. Baina eguna ez da rally-arekin bukatuko, jarraian, arratsaldeko 18:30etik aurrera, auto guztiak San Pedro kalean ikusgai jarriko dituzte eta 20:00etan sari banaketa egingo dute. Gainera, haurrentzako gunea jarriko dute arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Marka guztiak hautsi dituzte parte hartzaileen kopuruaren aldetik, eta aurten ere, Ander Vilariñok etxean parte hartuko du, “ibilbide polita da, baina Euskal Herriko zailenetakoa dudarik gabe”. 71 pilotuk izena eman dute guztira, eta proba Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketarako puntuagarria izango da. Bukatzeko, Ion Muñozek, Sardara eskuderiako presidenteak, bertaratzen direnei ingurua errespetatzea eskatu nahi izan du. Errepideak 14:00etatik 19:00etara itxiko dituzte eta proba ikustera igoko diren zaleentzako gomendioa egin nahi izan dute, “jendea 13:00ak baino lehen igotzea eskatu nahi dugu eta kotxea aparkatzeko leku aproposa izango [...]

Altzibarko Olalde eremuko urbanizazio proiektua behin betiko onartu du Udaleko hirigintza batzordeak. Aste honetan gobernu batzordeak onartuko du. Olaldeko eremuan babes ofizialeko 91 etxebizitza eta tasatutako 41 eraikiko dituzte; guztira, 132 etxe. 132 etxebizitzak lau bloketan eraikiko dituzte. Hiru eta bost solairu arteko eraikinak izango dira. Altzibarren eraikiko diren etxebizitza tasatuak Udalak zozkatuko ditu. Babes ofizialeko etxebizitzak nola banatuko diren zehazteko, bestalde, aste honetan bilduko da Udala Etxebiderekin. Orain, urbanizazio lanak esleitzeko prozesua martxan jarriko du Udalak. Martxoko udalbatzarrean onartu ondoren jarriko dute martxan tramitazioa eta uda hasi aurretik lanak esleitzea da asmoa. Orduan, lanak hasteko moduan egongo dira. Urbanizazio lanak hiru fasetan garatuko dituzte eta guztira, urte eta erdi inguru beharko dituzte. Olaldeko etxebizitzen oinarrizko proiektua ere epe laburrean prest izatea ere aurreikusi du Udalak. Informazio gehiago jaso nahi duenak, Udalaren Etxebizitza Bulegora jo dezake: Fermiñene etxea, Aialde kaleko 2. zenbakian, edo 943 49 10 00 telefono zenbakian, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Egitasmo horrekin legealdirako jarritako helburutako bati erantzuna emango dio Udalak: “Oiartzuarrok etxebizitza duin baterako dugun beharrari emango diogu erantzuna, hain zuzen”. Udaletik nabarmendu dutenez, bide horretan ugariak izan dira legealdian egindako lanak: “Bereziki, hirigintzako Arau Ordezkatzaileen errebisioaren bitartez. Arau horiek, jada, behin betiko onartuta [...]

Zuhaitz Eguna aurten igande honetan izango da, hilaren 13an. Berriz ere Karrikako paraje batean landatuko dituzte zuhaitzak, egunean parte hartzen dutenek: Artasoroiturri inguruan, hain zuzen. Bertan, 300 haritz inguru aldatuko dituztela aurreikusi dut...

Inauterietako lehiaketako epaimahaiak La3 aukeratu du beste behin, talde handiko konpartsen kategoriako talde onena bezala. Taldeak aukeratutako gaia, gay ezkontza bat izan zen, eta antzezlan dibertigarriak egin zituzten ibilbidean zehar. Taldeak 800 e...

Martxoaren 8a, Emakume Langileon Nazioarteko Eguna, emakumeok urteko gainontzeko egunetan bezala, gure eskubideak ozen aldarrikatzeko eguna dugu . Egun, emakumeok pairatzen dugun eskubide urraketa eta zapalkuntza sistematikoak etengabekoak dira. Martxoaren 8a hurbiltzen denean, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko mezuak helarazten dizkigute erakunde ezberdinek. Baina, zer egiten da eguneroko politikan? Gizarte patriarkal honetan, emakumeek jasaten duten zapalkuntzari aurre egiteko ez dute balio egun bateko mezuek, eguneroko politiketan islatu behar dira emakumeen eskubideen aldeko proposamenak. Bestalde, emakumeon aurkako indarkeria, patriarkatuak erabili izan duen menperakuntza metodoa izanik, oraindik ere emakumeok gizonekiko jasaten dugun zapalkuntza egoeraren ondoriorik bortitzena izaten jarraitzen duela kokatu nahi dugu. Emakumeok pairatzen dugun indarkeria, estrukturala denaren abiapuntutik, honen gaindipena, konpromiso politikoekin eta estrukturalak izango diren neurriekin soilik emango dela konbentzituta gaude. Egungo jendartean, indarkeria kasuen jatorria ezkutatu nahi da, etxeko eremura mugatzen diren eraso bezala salduz. Aurkezten zaigun errealitate horretatik urrun, emakumeon aurkako indarkeria, bizitzako eremu guztietan ematen da: hasi eskolatik, lan eremuan jazarpena, etxean, kalean, jaietan… Beraz, diskurtso faltsu hori gainditu behar dugu, hortik ez baita etorriko gaiari benetako konponbidea emango dion formularik. Eta azkenik, orain denbora gutxi onartu berri den Erreforma laboral inposatu eta atzerakoi baten aurrean aurkitzen gara. Zer esanik ez dago, erreformak langile guztioi eragingo [...]

Azkenaldian Irungo Kontserbatorioko eta Musika Eskolako ikasleek bi lehiaketetan parte hartu dute eta arrakasta handiz gainera. Horietako lehena Jugend Musiziert izan zen, Eskola Alemaniarren Europako konfederazioak antolatzen duena. Eskualdeko ekitaldia Donostia antolatu berri dute. Zazpi urteko Laura Puente Tuñon gaztetxoak, 1. saria lortu zuen gehiengo puntuazioarekin. Bestalde, otsaileaan egin zen Andoaingo Piano Jaialdian askoz ere partaidetza handiagoa izan zen. Hauek izan ziren Irungo Kontserbatorioko ikasleek lorturiko emaitzak: TEKLATU ELEKTRONIKOAK A kategoria (11 urte arte) Zilarrezko domina: David Amatriain Gurpegui eta Itziar Ferraut Jarilla. PIANOA A kategoria (11 urte arte) Aipamen Berezia eta Amaierako Galako kontzertuan parte hartzeko aukera: Alvar Tife. Urrezko domina: Laura Puente. Zilarrezko domina: Irune Tolosa. B kategoria (13 urte arte) Urrezko domina: Borja Urkola eta June Del Río. Zilarrezko domina: Irene Rubio, Anne Vazquez, Elena Mosquera, Juncal Bauza, Zuberoa Díez eta Telmo García. Brontzezko domina: Iker Area eta Naroa Jaramillo. C kategoria (18 urte arte) Zilarrezko domina: María Fierro, Noemí Parra. Brontzezko domina: Amaia Jimenez. Kotserbatorioko presidenteak, Belen Sierrak, zentroko ikasle eta irakasleak zoriondu nahi izan ditu sari hauengatik. “Irungo Kontserbatorioan egiten ari diren lan ona agerian geratzen da beste behin. Bide horretan jarraitzera animatzen ditut ikasleak eta irakasleak, Françoise D’Anjou, Mª Jose Tuñon, Itziar Iriarte, Merche Gonzalez eta Luis [...]