Asteartean bilduko dira Udala eta Murias Center 4
Sabecoko langileen etorkizuna asteartean erabaki daiteke Udala eta Murias Center 4 Niessen merkataritza zentroko kudeatzaileak egingo duten bilkuran. ELAk adierazi duenez, espero du “alternatiba” bat ematea kalean geratzeko arriskua daukate...
Sabecoko langileen etorkizuna asteartean erabaki daiteke Udala eta Murias Center 4 Niessen merkataritza zentroko kudeatzaileak egingo duten bilkuran. ELAk adierazi duenez, espero du “alternatiba” bat ematea kalean geratzeko arriskua daukaten langileei.
ELAk gogorarazi du astelehenean amaituko zaiela enplegua erregulatzeko espedientea langileei: “Hala eta guztiz ere, bai enpresak eta baita langileen ordezkari sindikalak ere dosierra luzatzeko eskatu diote Lan ordezkaritzari”. Eta Lan ordezkaritzak onartu die.