Klakeko ‘masterclass’-a egingo dute hurrengo ostiralean eta larunbatean
Klakea dantzatzeko gogoa duenak asteburu honetan aukera du Lezon. Izan ere, Tip Tap Clap dantza taldeak masterclass-a antolatu du hurrengo ostiralerako eta larunbaterako (hilaren 18a eta 19a). Horrez gain, klakea sekula egin ez dutenentzako eskola ere eskainiko dute. Eskola horien gidari Laia Molins dantzari kataluniarra izango da. Ostiraleko eskolei dagokienez, 17:30etik 19:30era izango da klakean esperientzia dutenentzat prestatu dutena (maila aurreratua). Hori bukatuta, 21:00ak arte, sekula dantzarik egin ez dutenen txanda izango da. Larunbatean, berriz, hiru eskola emango ditu Molinsek: 10:30etik 12:00etara maila ertainekoek; 12:00etatik 13:30era hastapenekoen txanda izango da eta 15:30etik 17:00etara, berriro, maila ertainekoena. Maila bat ikasi nahi duenak (ordu eta erdiko bi eskola) 35 euro ordaindu beharko ditu eta bi orduko klase batean parte hartu nahi duenak, berriz, 20 euro. Caixan ordaindu behar da, honako kontu korrontean: 2100 5396 95 0100092449. Izena, abizena eta hautatutako eskolaren maila jakinarazi behar ditu izena ematen duenak. Ordaindu ondoren, posta elektronikoz (tiptapclaps@hotmail.com) edo telefono bidez (630 70 55 94) jakinarazi behar da horren berri. Tip Tap Clapeko presidente Celine Urzaizek adierazi duenez, Molins “Espainiako Estatuko klake dantzari nabarmenetako bat da”. Formazio osagarria Ameriketako Estatu Batuetan jaso zuen. Hainbat dantza taldetan aritu da, honakoetan besteak beste: Granollerseko (Bartzelona, Herrialde Katalanak) Big Band-ekin [...]
Klakea dantzatzeko gogoa duenak asteburu honetan aukera du Lezon. Izan ere, Tip Tap Clap dantza taldeak masterclass-a antolatu du hurrengo ostiralerako eta larunbaterako (hilaren 18a eta 19a). Horrez gain, klakea sekula egin ez dutenentzako eskola ere eskainiko dute. Eskola horien gidari Laia Molins dantzari kataluniarra izango da.
Ostiraleko eskolei dagokienez, 17:30etik 19:30era izango da klakean esperientzia dutenentzat prestatu dutena (maila aurreratua). Hori bukatuta, 21:00ak arte, sekula dantzarik egin ez dutenen txanda izango da. Larunbatean, berriz, hiru eskola emango ditu Molinsek: 10:30etik 12:00etara maila ertainekoek; 12:00etatik 13:30era hastapenekoen txanda izango da eta 15:30etik 17:00etara, berriro, maila ertainekoena. Maila bat ikasi nahi duenak (ordu eta erdiko bi eskola) 35 euro ordaindu beharko ditu eta bi orduko klase batean parte hartu nahi duenak, berriz, 20 euro. Caixan ordaindu behar da, honako kontu korrontean: 2100 5396 95 0100092449. Izena, abizena eta hautatutako eskolaren maila jakinarazi behar ditu izena ematen duenak. Ordaindu ondoren, posta elektronikoz (tiptapclaps@hotmail.com) edo telefono bidez (630 70 55 94) jakinarazi behar da horren berri.
Tip Tap Clapeko presidente Celine Urzaizek adierazi duenez, Molins “Espainiako Estatuko klake dantzari nabarmenetako bat da”. Formazio osagarria Ameriketako Estatu Batuetan jaso zuen. Hainbat dantza taldetan aritu da, honakoetan besteak beste: Granollerseko (Bartzelona, Herrialde Katalanak) Big Band-ekin eta Roxanne Butterfly-ren konpainiarekin. 1998an hasi Bartzelonako Tap-Jam inprobisazio ikuskizunean parte hartzen eta egun zuzendaria da. Bartzelonan bertan ematen ditu eskolak, baina Frantzian, Kuban, Suitzan edo Italian ere irakatsi du. Asteburu honetan Lezon mugituko ditu metalezko zoladun zapatak.
Tap Kon’Fusion
Molins eskualdera etorriko dela probestuz, Tap Kon’Funsion ikuskizuna eskainiko dute. Klakea eta musika nahasten dituen emanaldia egingo dute etzi Errenteria-Oreretan Cyne Reyna tabernan (22:30etik aurrera) eta ostiralean Hondarribiko Truck Aretoan (23:30ean hasita). Molinsek eta Urzaizek musika instrumentu bat gehiago balira bezala mugituko dituzte klake egiteko zapatak.
Ez dira bakarrik izango, baina. Errenteria Musikaleko klake taldeak ere parte hartuko du, Larraitz Ugartemendia irakaslearekin.