Ohorezko Erregionalean, Ondarroako Aurreraren kontra
Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) Ohorezko Erregional Mailan aritzen diren mutilek, Ondarroako Aurrera taldea izango dute kontrario asteburuko jardunaldian. Bihar jokatuko dute partida, 16:30ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. Oiartzuarrak sailkapenek...
Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) Ohorezko Erregional Mailan aritzen diren mutilek, Ondarroako Aurrera taldea izango dute kontrario asteburuko jardunaldian. Bihar jokatuko dute partida, 16:30ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. Oiartzuarrak sailkapeneko seigarrenak dira eta 37 puntu dituzte. Aurrerakoak, berriz, bederatzigarrenak dira, 34 punturekin.