Miguel Bueni eskutitza
Ez da hainbeste denbora jauntxoek beren feudotan agintzen zutela. Baina ni, egungo gizartean bizi naizenez, gaurkotasuna duen eskutitza bidali nahi diot Portuko presidenteari. Jaio nintzenez geroztik San Pedroko bizilaguna naiz. Portua bere garai oparoenean ezagutu nuen eta bertako nahiz kanpoko arrantzaleen bizikide izan naiz. Kaia egin baino lehen, nire herrian bainu hartzen nuen, ontzien eta txalupen artean, nire nebekin Torrean egiten nuen arrantza eta gurasoekin Ondartxon gozatzen nuen. Baina egun batean dena aldatu zen, eta lehen elkarbizitzak, harmoniak eta bakeak agintzen zuten tokian, inposaketa ezagutzen hasi ginen. Inorrekin adostu gabe nire bizitza baldintzatu duen kaia eraiki zuten, ontziola industriala eraikitzeko Ondartxo suntsitu zuten, eta hesi eta giltzarrapo erraldoiekin itxi zuten ordura arte denona izan zena; eta gure nagusien eta gu guztion lantoki izandako lonja bizi hura, bakailaoaren edo eta beste edozein arrainaren deskargan aritzen ginen hartan, itxi egin zuten. «Ez hiritartasunaren» garaiak ziren. Erakundeek inposatzen zuten eta ez zuten beren mendekoekin ezer adosten. Eta gure herriak aldatu egin zuen, Portuan agintzen zutenei gure herria ezer gutxi, ezer, axola zitzaiela ikusi genuelako. Agintari demokratikoen garaia iritsi zen, baina autoritatearen feudoan ezer ez zen aldatu. Industriaren eta arrantzaren hogei urtetik gorako krisia pairatzen ari gara eta Portuan izan diren presidenteek eta gobernuek [...]
Ez da hainbeste denbora jauntxoek beren feudotan agintzen zutela. Baina ni, egungo gizartean bizi naizenez, gaurkotasuna duen eskutitza bidali nahi diot Portuko presidenteari.
Jaio nintzenez geroztik San Pedroko bizilaguna naiz. Portua bere garai oparoenean ezagutu nuen eta bertako nahiz kanpoko arrantzaleen bizikide izan naiz. Kaia egin baino lehen, nire herrian bainu hartzen nuen, ontzien eta txalupen artean, nire nebekin Torrean egiten nuen arrantza eta gurasoekin Ondartxon gozatzen nuen.
Baina egun batean dena aldatu zen, eta lehen elkarbizitzak, harmoniak eta bakeak agintzen zuten tokian, inposaketa ezagutzen hasi ginen. Inorrekin adostu gabe nire bizitza baldintzatu duen kaia eraiki zuten, ontziola industriala eraikitzeko Ondartxo suntsitu zuten, eta hesi eta giltzarrapo erraldoiekin itxi zuten ordura arte denona izan zena; eta gure nagusien eta gu guztion lantoki izandako lonja bizi hura, bakailaoaren edo eta beste edozein arrainaren deskargan aritzen ginen hartan, itxi egin zuten.
«Ez hiritartasunaren» garaiak ziren. Erakundeek inposatzen zuten eta ez zuten beren mendekoekin ezer adosten. Eta gure herriak aldatu egin zuen, Portuan agintzen zutenei gure herria ezer gutxi, ezer, axola zitzaiela ikusi genuelako. Agintari demokratikoen garaia iritsi zen, baina autoritatearen feudoan ezer ez zen aldatu.
Industriaren eta arrantzaren hogei urtetik gorako krisia pairatzen ari gara eta Portuan izan diren presidenteek eta gobernuek ez dute gure egoerarekin konprometitu nahi izan. Herri hobea eraiki ordez, diru erraza babestu dute, sistemaren krisi sakonean murgildu gaituzten berberei lagunduz. Baina orain gure garaia da, autoritarismoarekin nazkatuta gauden herritarron garaia, eta gure herriaren eraikuntzan parte hartzea erabaki dugunena.
Bada Quorum ekimena sustatu duenik, bizilagunen elkartea kasu; badira auzo elkarteen koordinadoran bildu eta Pasaia bada garaia oihu egin duenik, eta bada, nire kasuan bezala, Udalak antolatutako bi parte hartze prozesuetan parte hartu duenik.
Herritarren lehen parte hartze prozesuan, jauntxo feudalak, propaganda erakustaldi handia egin zuen herritarren parte hartzearen gainean, elkarlanari ateak zabalduz, jarrera ona erakutsiz eta abar eta abar…
Baina bi parte hartze prozesuetan gauza bera sentitu dut. Portu Agintaritzaren aldetik harrokeria eta mesfidantza baina ez dut sumatu. Orain Miguelek esaten digu lonjaren prozesuan parte hartzea sustatu eta herritarren iritzia kontuan hartu dutela. Gezurra. Ikaragarri kostatu zaigu dokumentazioa lortzea hala eskatu dugunean, prozesuan zehar sekretismoa onartezina izan da, eta horrez gain, herritarren iritzia ez dute kontuan hartu. Arkitektonikoki soilik ez, eraikina erabileraren ikuspegitik ere integra zedin eskatu genuen. Lonja eta bere jarduera herriari zabaldu nahi genion, garenarenarekin eta eskaintzen dugunaren harro senti gaitezen. Baina ez dute kontuan hartu.
Ondartxoko prozesuan gure espazioa errespetatu ordez, (Udalak hala egin du) lehen egunetik agindu nahi izan du esanez: «Ondartxo nirea da», kalea nirea da esan zuen haren plagioa eginez. Baina Miguel, kalea harena ez zen bezala, Ondartxo ez da zurea. Ondartxo, kaiak, kaleak, Portua, Udala, eskolak, gureak dira, bizilagunena. Eta guk erabakiko dugu zer nahi dugun izan. Eta zu bezalako kudeatzaile feudalak ez ditugu onartuko. Aurkezpen gutun honekin ahaldun nagusirako hautagaia zara. Beldur naiz ez ote duzun Gipuzkoa osoa zure feudo bihurtu nahiko, Portuarekin egin nahi izan duzun eran. Gipuzkoarrok horretaz jabe gaitezen eta zure tokian jarriko zaituztegula itxaron dut.
XXI. mendean, Europan, herritarrek eskubideak ditugun pertsonak gara.
Herritarren garaia da, eta ez jauntxo feudalenak!.
Peio Sanz Garcia. San Pedro
(Erredakzioan itzulita).