
Udalaren egoera ekonomiko zailari aurre egiteko aukera galdu dela eta proposamenak zehaztasun falta daukala iritzita aurrekontuen proiektuari osoko zuzenketa aurkeztuko dio Ezker Batuak (EB): “Estalki puntual bat da, eta Merinoren premiazko beharrei erantzuten die azken lau urteetako kudeaketa txarra justifikatzeko”. Hain zuzen, datorren ostegunean dira udalbatzarrera eramatekoak 2011ko aurrekontuak. Gaur goizean, agerraldia egin du EBk, eta jakinarazi duenez, iaz onartu zizkieten lau zuzenketatik bakar bat ere ez da aurrera eraman: “Gure zuzenketetara bideratutako 94.000 eurotik bakar bat ere ez da gastatu”, adierazi du Jose Manuel Ferradas EBko bozeramaileak. Osoko zuzenketa aurkeztearen beste arrazoietako bat izan da proposamenak ez duela plan ekonomikorik biltzen, “nahiz eta bere garaian jakinarazi ziguten lan talde bat jarriko zutela plan hori martxan jartzeko”. Aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkezteko foru arau bati ere egin dio erreferentzia Ferradasek: “21/2003 arauko 15.2 artikuluaren arabera, Udalbatzak behin betiko onartu beharko lituzke aplikatuko diren ekitaldiaren aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen”. Beraz, ez zaio zentzuzkoa iruditzen aurrekontuak orain onartzea. Zehaztasun falta Diru sarrerei eta gastuei begiratuta, berriz, zalantzan jarri ditu aurreikuspen batzuk Ferradasek. Esate baterako, Udalak finantzatzeko foru funtsaren ekarpena “%3,92ko hazkundearekin”. Gogorarazi du funts hori itxi zenean Udalak dirua bueltatu behar izan zuela. Gastuei dagokionez, berriz, kalkulu batzuk behetik egin [...]


Gaur, 23:00etatik aurrera, Bertshow saioa emango dute Beñat Gaztelumendi, Jokin Labaien, Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal bertsolariek. Hainbat musika estilotan bertsoak kantatuko dituzte bertsolariek, eta horrez gain, beste hainbat sorpresa izango d...

Kutxako Gizarte Ekintzak Itsas Etxeko proiektuaren kopuru osoaren %25eko dirulaguntza emango du. “Berri bikaina da Hondarribiarentzat, ia 500.000 euro jasoko ditugu. Krisi garaian Kutxak guri kopuru horrekin laguntzea oso eskertzekoa da”, azald...

Irungo Udalak, Tadanum Sahararen Adiskideen Txingudiko Elkarteak eta Haurralde Fundazioak sentsibilizazio eguna antolatu dute biharko, larunbaterako, Oporrak bakean programa ezagutzera emateko. “Kalera atera nahi dugu programa eta bere helburuak...

Etzi, Oiartzun-San Juan partida ikusteko aukera izango dute futbol zaleek. 11:30ean jokatuko dute Liga Nazionaleko neskek, Karla Lekuonan. Oiartzuarrak hirugarrenak dira sailkapenean eta San Juan seigarrena.

Urrezko ezteiak egiten dituzten herritarrak urtero omentzen dituzte madalenetan egiten duten ekitaldi batean, eta aurten ere egingo dute. Hala, ezkonduta 50. urtea egiten dutenek omenaldian parte hartu nahi badute izena eman beharko dute. Kulturgunean ...

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek, Real Unionen kontra jokatuko du bihar, 16:30ean Karla Lekuona zelaian. Oiartzuarrak sailkapeneko seigarrenak dira. Real Union liderra da.

Gipuzkoako Batel Ligako hamargarren jardunaldia jokatuko da bihar, Getarian, 16:30etik aurrera. Ohi bezala, Hibaikako, Donibaneko, San Pedroko eta Trintxerpeko batelak ariko dira lehian.

Antxoko Romeral Berri taberna itxi behar dute, eta biharko (hilak 26) festa antolatu dute, bezeroak agurtzeko. Yellow Page taldeak joko du, eta beste talderen bat ere, baina ez dute zenik zabaldu, sorpresa izan dadin. Ondoren, DJ Juxek jarriko du musik...

Asteburuko jardunaldian, Laskorain taldearen kontra ariko da Oiartzun, eta Zarauzko River Pest taldearen kontra Power Rangers. Lehengoek etzi dute partida, 10:00etan, Tolosako Usabal kiroldegian. Bigarrenek bihar jokatuko dute, 18:00etan, Zarauzko Anto...

Itxura aldatzera jolastuko dira Abaraxkan 16:30etik 19:30era.

Asteburuan Beiztinberri taldea izango du aurrean Saskilagunak-ek. Bihar jokatuko dute partida, 20:30ean, Donostiako Benta Berri kiroldegian. Oiartzuarrak bigarrenak dira sailkapenerako eta garaipen bakarra falta dute lauko finalean sartzeko. Beiztinber...


Gaztaño auzoan errepidea margotu dute sarreran

Mendekosteak prestatzeko asmoz, Jai Batzordeak bilera egingo du datorren ostegunean (hilaren 31n). Donibane kaleko Kultura Aretoan bilduko dira eragileak, 19:30etik aurrera.

Marasma mugimendua Oiartzuna iritsi da eta hainbat ekitaldi izango dira bihar herrian. 17:37ean: kafe-marasma-tertulia eta ondorioen eztabaida. 19:46ean: ekitaldia eta marasma-argazkia. Ondoren: afari-merienda. 21:12ean: kontzertuak Gaztetxi...

Antxoko eta Erreteria-Oreretako Kaputxinoak auzoko bizilagunek pairatzen dituzten eragozpenak arintze aldera hautsaren eta zarataren kontrako pantailak jartzeari ekingo dio Portuak. Hala iragarri du gaur goizean, ingurumenarekiko neurri zuzentzaileak aurkezteko deitutako prentsaurrekoan. Hautsaren kontrako pantailak kaian jarriko dituzte, eta zarataren kontrakoak, berriz, N-1 zenaren errepidearen bazterrean. Zarataren kontrako pantailak jartzen datorren astean hasiko direla esan dute, eta hautsaren kontrakoak, aldiz, maiatzetik aurrera. 60.000 euro inbertituko dituzte zarataren kontrako pantailatan, eta 400.000 euro hautsaren kontrakoetan.

Bihar, Bazkide Eguna ospatuko dute Arraguako Aldeguna elkartean. Urtero ospatzen dute egun hori eta bazkide bat omentzen dute. Bihar, Koldo Fernandez omenduko dute.

Urtaro berriaren etorrerarekin batera, Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek udaberri festa antolatu dute. Datorren asteartean egingo dute jaialdia Errenteria Hiria Kulturgunean, eta girotzeko abestiak, dantzak, antzezlanak eta beste hainbat ekit...