Minbizi kolorrektala prebenitzeari buruzko hitzaldia gaur Ficoban
Minbiziaren aurkako Europako Eguna dela eta, Isabel Montalvo Kutxako Institutu Onkologikoko digestio aparatuaren espezialistak Prebenitu ahal da minbizi kolorrektala? izenburuko hitzaldia emango du gaur Ficoban, 19:00etan. Hitzaldiaren ondoren mendari...
Minbiziaren aurkako Europako Eguna dela eta, Isabel Montalvo Kutxako Institutu Onkologikoko digestio aparatuaren espezialistak Prebenitu ahal da minbizi kolorrektala? izenburuko hitzaldia emango du gaur Ficoban, 19:00etan. Hitzaldiaren ondoren mendari osasungarria prestatuko dute solasaldira hurbiltzen diren pertsona guztientzat. Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteko (AECC) Gipuzkoako taldeak antolatu du ekitaldia, Human Bodies erakusketarekin lankidetzan eta Kutxaren babesarekin.