Etzidamu amaituko den Igerilekuko Erronkan, 150 lagunek hartu du parte
Etzidamu amaituko da Serviociok antolatuta urtarrilaren 31z geroztik 150 igerilari egiten ari diren Igerilekuko Erronka. Ekimenaren helburua, parte hartzen zuten lagunek igerian 12.000, 32.000, 50.000, 70.000 eta 85.000 metro egitea zen bi hilabete eta...
Etzidamu amaituko da Serviociok antolatuta urtarrilaren 31z geroztik 150 igerilari egiten ari diren Igerilekuko Erronka. Ekimenaren helburua, parte hartzen zuten lagunek igerian 12.000, 32.000, 50.000, 70.000 eta 85.000 metro egitea zen bi hilabete eta erdiko epean. Igerilariek egunero egindako luzeak kontatu egin dituzte antolatzaileek, parte hartzaile bakoitzak betetako egindako distantziak jakiteko. Erronkan 150 lagunek hartu dute parte. Erronkarekin amaitzeko, Serviociok hamaiketakoa antolatu du etzi Galtzarabordako Kiroldegiko kafetegian, eta bertan, opariak banatuko dizkiete erronkan parte hartu duten lagunei.