LZPko plataforma logistikoari buruzko jardunaldiak
Nola eragingo digu plataforma logistikoak? Hala izena dute Oiartzun Arriskuan taldeak antolatu dituen jardunaldiak. Plataforma logistikoak Oiartzunen eta Lezon izango dituen ondorioez hitz egingo dute horietan. Donostialdeko Lurraldeko Zatikako Planak (LZP) 180 hektareako eremua hartzen duen plataforma logistikoa proposatzen du Oiartzun eta Lezoko lurretan, eta azpiegitura horren baitan, garraio geltoki bat ere proposatzen du. Plataforma horrek kanpo portuarekin lotura zuzena izango luke eta baita beste azpiegitura batzuekin ere. Jardunaldietan, azpiegiturok ingurugiroan eta ekonomian izango duten eraginari buruz hausnartu nahi dute. Hitzaldia eta mahai ingurua Bihar, Alberto Lopez arkitektoak hitzaldia emango du eta plataformak eta gainerako azpiegiturek Oiartzun eta Oarsoaldean izango duten eraginaz hitz egingo du. Etzi, mahai ingurua izango da, eta bertan Pavel Viñas Oiartzungo zinegotziak eta Haritz Salaberria Lezoko alkateak parte hartuko dute. Gainerako alderdi politikoei ere mahai inguruan parte har dezaten gonbita luzatu diete. Bi egunetako ekitaldiak 19:00etan izango dira, udaletxeko areto nagusian. Oiartzun Arriskuan taldetik jakinarazi dutenez, Oiartzungo Udalaren laguntza izan dute jardunaldiak antolatzeko. Bestalde, gaiaren garrantzia kontuan izanik, Oarsoaldea eta Behe Bidasoko norbanakoei, erakundeei, elkarteei… jardunaldietara agertzeko deia egin diete. Proiektuaren kontra LZPren kontra agertu dira herritar asko. Lezon eta Oiartzunen, esaterako, 8.400 alegazio baino gehiago bildu zituzten, tartean bi udalenak eta Oiartzungo alderdi politiko guztienak. [...]
Nola eragingo digu plataforma logistikoak? Hala izena dute Oiartzun Arriskuan taldeak antolatu dituen jardunaldiak. Plataforma logistikoak Oiartzunen eta Lezon izango dituen ondorioez hitz egingo dute horietan.
Donostialdeko Lurraldeko Zatikako Planak (LZP) 180 hektareako eremua hartzen duen plataforma logistikoa proposatzen du Oiartzun eta Lezoko lurretan, eta azpiegitura horren baitan, garraio geltoki bat ere proposatzen du. Plataforma horrek kanpo portuarekin lotura zuzena izango luke eta baita beste azpiegitura batzuekin ere. Jardunaldietan, azpiegiturok ingurugiroan eta ekonomian izango duten eraginari buruz hausnartu nahi dute.
Hitzaldia eta mahai ingurua
Bihar, Alberto Lopez arkitektoak hitzaldia emango du eta plataformak eta gainerako azpiegiturek Oiartzun eta Oarsoaldean izango duten eraginaz hitz egingo du.
Etzi, mahai ingurua izango da, eta bertan Pavel Viñas Oiartzungo zinegotziak eta Haritz Salaberria Lezoko alkateak parte hartuko dute. Gainerako alderdi politikoei ere mahai inguruan parte har dezaten gonbita luzatu diete.
Bi egunetako ekitaldiak 19:00etan izango dira, udaletxeko areto nagusian.
Oiartzun Arriskuan taldetik jakinarazi dutenez, Oiartzungo Udalaren laguntza izan dute jardunaldiak antolatzeko.
Bestalde, gaiaren garrantzia kontuan izanik, Oarsoaldea eta Behe Bidasoko norbanakoei, erakundeei, elkarteei… jardunaldietara agertzeko deia egin diete.
Proiektuaren kontra
LZPren kontra agertu dira herritar asko. Lezon eta Oiartzunen, esaterako, 8.400 alegazio baino gehiago bildu zituzten, tartean bi udalenak eta Oiartzungo alderdi politiko guztienak.
Aurkakotasuna “handia” izan arren, Oiartzun Arriskuan taldetik gogorarazi dute, proiektua pasa den astean Madrilen sinatu zuten akordioaren barnean sartu dutela: “Eta akordio horren arabera, Eusko Jaurlaritzak azpiegitura hau LZPn sartzeko konpromisoa hartzen du eta beste erakunde batzuk horren finantzazioa ahalbidetzeko konpromisoa hartu dute”.