Sozialistek erabakigarri izan nahi dute herriko gobernua osatzeko
PSE-EE alderdiak erabakigarria izan nahi du datozen udal hauteskundeen ondoren, herriko gobernua osatzeko. Hala, Rafaela Romero egun Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea dena aurkeztu du alkategai. Romerok jakinarazi duenez, ilusioa du erronkareki...
PSE-EE alderdiak erabakigarria izan nahi du datozen udal hauteskundeen ondoren, herriko gobernua osatzeko. Hala, Rafaela Romero egun Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea dena aurkeztu du alkategai.
Romerok jakinarazi duenez, ilusioa du erronkarekin eta, ziur dago oiartzuarrek benetako aldaketa nahi dutela. Aldaketa hori posiblea eta beharrezkoa dela ere nabarmendu du Romerok. Horrez gain, gobernura iritsiz gero bere lan ildoak zein izango liratekeen azaldu du. Lehenengo neurri gisa, atez ateko bilketa bertan behera utzi nahi dute sozialistek, eta bosgarren edukiontziaren alde egin.
Etxebizitzaren Udal Bulegoa martxan jartzea izango litzateke hurrengo urratsa. Eta garrantzia berezia eman nahi diete lanari eta enpleguari.
Romero, bestetik, arduratuta dago Oiartzungo garraio arazoaz. Eta hori hobetzeko lana egingo duela jakinarazi du.
Azkenik, Elkarbizitzarako eta Giza Eskubideen aldeko udal plana sortzea litzateke PSE-EEren hautagaiaren helburua.