
Gipuzkoako Foru Aldundiak uda honetako aldi baterako egonaldia eskatzeko epea zabaldu du. Egoitza egonaldiak eskatzeko Lezoko Udaleko gizarte zerbitzuetako teknikariarekin hartu behar dute hitzordua, 943 52 10 94 telefono zenbakira deituta. Eskaerak eg...

Egun hauetan Matxinsaltoren aurkezpen afariari buruzko kartelak agertu dira herrian zehar, eta hain zuzen, etzi izango da, Landaren. Afarirako txartelak ohiko tokitan eros daitezke 10 euroren truke.

Euskal Herriko VII. Pala Txapelketa Irekia iritsi da bukaerara, bi hilabete eta erdiren ondoren. Etzi jokatuko dituzte partidak, 15:00etan, Madalensoron. Nesketan, Gazte Mailan, honakoek jokatuko dute finala: Goitia-Senperenak eta Indo-Beldarrainek. Le...

Euskaldarrak-ek antolatutako gastronomia erakusketa gaur amaituko da bi astez, eskualdeko 24 elkartek askotariko platerak prestatzen aritu ostean. Atzo, oraindik sukaldean ari ziren lanean, eta usain eta zapore festa ederra eskaini zuten Errenteria-Ore...

Ttak-ek, Kale Ekintzako hainbat saio antolatu ditu haurren Aste Santuak irauten duen bi asteetarako. Beheko koadroan bilduta daude guztiak. Guztiak 16:30ean izango dira, Doneztebe plazan. Etzi, hilak 16. Puzgarriak eta txokolate jatea. Astelehena, hil...

Martindozenea Irungo Gaztelekuak hainbat tailer prestatu ditu Pazko asterako, eta Santiagoko Deabruen eta Deabrutxoen laguntza izango dute antolakuntzarako. Izena eman nahi izanez gero gazteleku@irun.org helbidera mezu bat bidali behar da. Hilaren 26an...


Udalak Behemendiren laguntzarekin Hondarribia bisitatzeko garraiobide berria jarriko du abian bihartik aurrera; tren berdea. Larunbatero hiria ikusteko beste aukera izango du ondorioz herritarrak eta baita bisitariak ere. Larunbatero Guadalupera igoko den trena atzo goizean aurkeztu zuten, San Juan de Diosen jarriko duten geltokian. Bertan izan ziren, Gregorio Berrotaran Landa zinegotzia, Maite Pelaez Prebentzio zinegotzia, Behemendiko ordezkaria eta treneko gidaria. Trena aurkeztuta, trena hartu eta Guadalupera igo ziren proba gisa. «Duela urte batzuk geunden horrelako ekimen baten atzetik», azaldu zuen Gregorio Berrotaranek, Landa zinegotziak. «Iaz jarri genuen lehen aldiz martxan, eta sekulako arrakasta izan zuen. Ekainaren erdialdera hasi zen, eta irailean bukatu zenean, 2.150 pertsona garraitu zituen». Aurten epea luzatu nahi izan dute, eta ondorioz, bihar hasiko dute zerbitzua, Aste Santuko oporretan ere martxan izateko. Hondarribia ezagutzeko Trenak garraiobide berria izan nahi du Hondarribia beste era eroso eta ezberdinean ikusteko. Larunbatero aterako da, bihar hasiko da eta iraila arte luzatu nahi dute zerbitzua. Hiria ezagutzeko ondorengo bidea egingo du Tren Berdeak: San Juan de Diosetik aterako da eta Portutik igaro ondoren La Muelan geldialdi bat egingo du, handik gora Higerreko itsasargira. Guadalupera iritsi ondoren, beherunzko bidea hartuko du. Berriro Portutik pasa beharrean, Baserritar etorbidetik joango da, Madalen Karrikako eskaileren gainekaldean geldialdi [...]

Muliateko 170 etxebizitzak zozketatuta esleidunen artean kontratuak egiten hasi dira eta 150 kontratatu dituzte guztira, gainontzeko 20ak bidean daude, baja gehienak mailegua eskatzeko unean arazoak izan dituztelako izan da eta hauek ekaina baina lehen...

Gaur dira asteburuko jardunaldia jokatzekoak Kevian Sporten eta Saskilagunak-ek. 20:00etan dute partida, Elorsoro kiroldegian. Lauko finalera begira, irabaztea komeni zaio etxeko taldeari.

Independentistak sareak sustatuta, ekimenak izango dira asteburuan Aberri Eguna bultzatzeko asmoz. Hala, bihar, auto karabana abiatuko da 19:00etan Gaztelutxo Aterpetxeko biribilgunetik, eta 20:00ak arte ibiliko da herrian barrena. Etzi, berriz, argazk...

Azkeneko txanpan sartu da Lesoinu, Lezoko musika aste pedagogikoa. Bihar arratsaldean, doinu herrikoiek hartuko dituzte Lezoko kaleak. Horrela, Tomas Garbizu Musika Eskolako bandaren laguntzarekin, herritarrek doinu herrikoiak abestuko dituzte. Ekitald...

Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko Iban Angulo lezoarrak bikejoringeko Nafarroako Opena irabazi du. Pasa den asteburuan Kandantxun jokatuko zuten azken txapelketa, baina bertan behera gelditu zen. Ondorioz, Angulok lehenengo postua mantendu eta Opena irabazi du.

Bi belaunaldi eta patu bakarra. Hori da Landare elkarteak apirila osoan zehar hartuko duen sakabanaketaren gaineko argazki erakusketaren izenburua. Nekanek eta Maialenek jarri diote aurpegia sakabanaketari Etxerat elkarteak egindako argazkietan eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatutako erakusketan. Bi belaunaldi ezberdinetako emakumeak izanik patu berak lotu ditu; izan ere, bien bikotekideak euskal presoak dira, eta 800 kilometro egin behar izaten dituzte Jaengo espetxeraino iritsi eta haiek besarkatu ahal izateko. Besarkadaren unea, baina, ez da beti izaten posible. Helmugara bidean, gasolindegiak, kilometroak, ordainlekuak, errepideetako hotel hotza pasatu beharko dituzte. Bidaia luzearen ostean, Maialen sartu da bikotekidea ikustera, besarkatu ahalko du gaurkoan; Nekane, berriz, kanpoan gelditu da. Aurrez aurreko intimora sartu aurretik, ukimenezko miaketa egin nahi izan diote funtzionarioek, “gorputza ukitu nahi izan diote, bere intimitatea lapurtu, eta uko egin dio”, azaldu dute erakusketaren antolatzaileek. Hortaz, bikotekidea ikusi gabe, bere laguna ukitu eta besarkatzeko duen bi orduko hitzordua egin gabe itzuli beharko du Euskal Herrira. Gaiaren gaineko gogoeta Nekane eta Maialenena beste halako hamaika egoeren testigantza izatea bilatzen du: “Izan ere astebururo astebururo beste hainbeste senide eta lagun abiatzen dira euren bikotekide, ama, semea, laguna ikusi eta besarkatu ahal izateko”, gaineratu dute. Erakusketaren bidez, sakabanaketa salatzearekin batera “gaiaren gaineko gogoeta” eragin nahi dutela esan [...]

Aro berri baten lehen ekitaldia izan da gaur goizean Portuan. Lucio Hernandok hartu dio lekukoa Miguel Bueni Portu Agintaritzako lehendakaritzan eta guztiaren lekuko, Herri Lan, Garraio eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriola izan zen. Portu Agintaritzaren barruan nahiz kanpoan ezohiko irudiak jaso ahal izan dira. Gonbidatuz lepo izan zen erabilera anitzeko aretoa Hernandoren aurkezpena bitartean, eta kanpoan ezohiko segurtasun neurriak, Ertzaintzak ezarriak. Ekitaldiaren bukaeran, berriz, gosari oparoa. Miguel Buen izan da hitza hartzen lehena eta bi erronka nagusi ezarri dizkio Hernandori: «Portu berriaren eraikuntza lortzea eta, era berean, badiaren biziberritzea integrala aurrera eramatea». Erakundeekin nahiz eragileekin elkarlana zaindu dezala aholkatu dio Buenek Hernandori, «nahitaezkotzat» jo baitu, eta babesa eskaini dio gerora egin beharreko bidean. Kanpo kaiaren dimentsioa txikitu izana, gakoa «Frogatu du badakiela gauzak egiten eta ez duela erraz amore ematen». Iñaki Arriolaren hitzak dira, Buenen kudeaketa baloratzerakoan esandakoak, eta zehazki lehengo astean Madrilen badia biziberritzeko eta kanpo kaia eraikitzeko sinatu zuten protokoloari erreferentzia eginez. Arriolak esan duenez, aipatu akordioak kanpo kaiaren eraikuntzarako oinarriak ezarri ditu. «Miguelek kargua uzten du proiektu berrirako oinarriak hitzartuta daudela jakinda», esan du. Kanpo kaiaren proiektua «Gipuzkoak aurrera egin dezan funtsezkoa» izango dela esan zuen Arriolak eta akordioa lortu izana Bueni zor zaiola esan du, kanpo [...]

Igandean Gazte Informazioaren Europako Eguna izango da, eta bide batez, Errenteriako Gazte Informazioak webgune berria estreinatu du: “Kalitatezko informazioa eskainiko dugu osoa, eguneratua, praktiko eta erabiltzeko erraza”. Guztia, gazteb...

Zer dira genealogia eta kaparetasun delako horiek? izenburupean hitzaldia emango du Iñaki Garrido historialariak ostiralean. Aldabe jauregian izango da hitzaldia, 19:30ean. Gero, afaria izango da (hilaren 9a baino lehen izena eman zutenentzat).

Korrika Kulturalaren barruan, Euskal kantagintza berriaren historia laburra 1961-1992 hitzaldia izango da larunbatean, Irungo EKTn. Hitzaldia Andoni Tolosa Morau-k musikatuko du.Ondoren afaria prestatuko dute, 18 euroan.

Irungo Udal Kontserbatorioko ikasleek maila bikaina erakutsi zuten joan zen asteburuan ospatu zen Euskadiko Gazteen V. Lehiaketan. Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekimena da, eta hilaren 8tik 10era burutu zuten Bilbon.

Catelsako LAB eta ESK sindikatuek deituta, agerraldia egin zuten atzo eguerdian enpresako hainbat langilek. “Nahikoa da!”, esan dute. Enpresari eskatu diote behin-behineko kontratuak alde batera uzteko eta kontratu mugagabeak sinatzeko. Kepa Olaizek hartu zuen hitza: “Errealitate hau onartezina da. Errelebo kontratuekin eta denboraldi baterako kontratuekin bukatu behar dugu. Erabateko prekarietatera bultzatzen gaituzte, erabili eta bota egiten gaituzte, produktuak bagina bezala, eta enpresarien interesen arabera. Gure bizitzan ezegonkortasun amaigabean gaude horrela, baina enpresa ez dago krisian”. Enpresan 10-12 urte lan egin ondoren, eta 40 urteen bueltan, hainbat langile kalean utzi dituztela salatu zuten. Egoera berean jarraituz gero, beste hamar langile inguru kaleratuko dituzte aurten eta datorren urtean. Enpresari egoera jakinarazi zioten agerraldia egin baino lehen, eta erantzunaren zain daude. Langileek jakinarazi dute negoziatzeko prest daudela. Protesta eta gose greba Enpresak erantzun bitartean, bi ekimen jarri dituzte martxan. Batetik, gose greba mugagabea hasi du Francisco Javier Morcillo Enpresa Batzordeko delegatuak. Bestetik, errelebo kontratua bukatzear duten bi langile lantegi aurrean egongo dira, egunero 24 orduz. Etengabe gainontzeko langileen babesa eta laguntza izango dute. Momentuan ez dute iragarri lanuzterik, baina enpresaren jarreraren arabera, mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri dute. Hitzarmena Enpresa hitzarmena negoziatzen ere ari dira Catelsan. Hitzarmeneko puntu bat da kontratu finkoak egitearena. [...]