
Ekialdebuseko langileen ordezkariek (UGT, ELA eta LABekoek) lan hitzarmena sinatu dute datozen bi urteetarako. Horrela, astelehenerako deitu zuten geldialdia bertan behera utzi dutela jakinarazi du UGTk. Sindikatu horrek adierazi duenez, lan hitzarmen ...

Kataxulo Gaztetxiaren urteurrenaren haritik, Jon Plazaolak monologoa eskainiko du Kataxulon bertan, 22:00etan hasita, gaur. Bihar, 11:00etatik aurrera, bizikleta martxa, jolasak, bazkaria, kontzertuak eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Oiartzungo Emakume Taldeek gogor salatu dute aste honetan herrian bertan izan den gertakaria. Gizonezko batek neska gazte bati eraso egin dio, bere aurrean biluzik azalduz eta sexu proposamenak eginez. Neskak ihes egin zuen, baina hala ere, “onar...

Enpresa pribatuen esku diharduten EAEko eskola publikoetako langileek salatu dute ez dela aurrerapausorik izan lan hitzarmenaren negoziazioan. Atzo, greba egitez gain, manifestazioan irten ziren hiru hiriburuetan hori salatzeko. Dituzten lan baldintzak langile publikoenekin parekatzeko eskatu zuten, eta Eusko Jaurlaritzak negoziazioetan parte hartzeko. ELAk eta LABek salatu zuten gutxieneko zerbitzuak orain arte baino zabalagoak jarri zituela Jaurlaritzak.

17. Korrikak Oiartzunen egin duen ibilbidea arrakastatsua izaten parte hartu duten guztiak zoriondu eta eskertu nahi ditu Intxixu AEK euskaltegiak. “Aurtengoan ere, Korrika Batzordean egindako lanak fruitu oparoa eman du, astean zehar, ordu txiki...

Donibaneko kantina asteburutan irekiko dute eta Aste Santuko egunetan zein Pazko Astekoetan egunero zabalduko dute. Bazkariak eta afariak eskainiko dituzte, besteak beste.

Itsas Gela eta Jaizkibia elkarteek Aste Santurako turismoa dinamizatzeko plana antolatu dute, itsas eta kultur baliabideak dinamizatuz eta egokituz tokiko garapena sustatzeko asmoz. Bi asteetarako, hilaren 18tik maiatzaren 1era, goiz eta arratsaldeko jarduerak prestatu dituzte, “bisitariek udalerrian denbora gehiago eman dezaten”. Horrela, Donibaneko eta San pedroko gune historikak ezagutzeko, oinezko bisita gidatuen egitarau zabala prestatu dute. Itsasontziz badia bisitatzeko aukera ere izango da, besteak beste. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, www.itsasgela.org helbidera sartu, itsasgela[abildua]itsagela.org helbidera idatzi edo 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu. Bisita gidatuen egitaraua: (Ez da erreserbarik egin behar ezta talderik sortu ere) Hilak 18 12:00. San Pedro 17:00. Donibane Hilak 19 12:00. Donibane 17:00. Itsasontzi Museoa 18:00. Itsasontzi Museoa Hilak 20 11:00. Pasaia eta arrauna 17:00. Donibane Hilak 21 11.00. Donibane 12:00. Badia 17:00. Itsasontzi Museoa 18:00. Itsasontzi Museoa Hilak 22 12:00. San Pedro 17:00. Badia Hilak 23 11:00. Badia 12:00. Itsasontzi Museoa 13:00. Itsasontzi Museoa 17:00. Donibane Hilak 24 11:00. Donibane 12:00. Itsasontzi Museoa 13:00. Itsasontzi Museoa 17:00. Badia Hilak 25 12:00. Badia 17:00. San Pedro Hilak 26 12:00. Donibane 17:00. Itsasontzi Museoa 18:00. Itsasontzi Museoa Hilak 27 11:00. Pasaia eta arrantza 17:00. Donibane Hilak 28 12:00. Donibane 17:00. Itsasontzi Museoa 18:00. Itsasontzi Museoa [...]

Udal Txistulari taldeak, hileko kontzertua eskainiko du etzi 12:30etik aurrera udaletxeko arkupetan. Xabier Besgaren zuzendaritzapean Pedro Etxeberriaren Pasaian biribilketa, Jose Ignazio Ansorenaren Plaza Zaharra zortzikoa, Raimundo Sarriegiren Minuet...

Etzi, bigarren eskuko azoka egingo dute Xabier Olaskoaga plazan. Bertan arropa, jostailuak eta liburuak izango dituzte salgai besteak beste eta antolatzaileek herritarrak hurbiltzera animatu dituzte. Bigarren eskuko azoka, hilero egiten dute aipatu p...

Liga Nazionaleko neskek Berrio Otxoa izango dute aurrean asteburuan. Etzi jokatuko dute partida, 12:00etan, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian.

Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko LABeko ordezkariek Alderdien Legea bertan behera uzteko eskatu dute , “legea onartu zuten unetik beretik”. Lezoko Saldise plazan egin dute agerraldia LABeko Saldise plazan. Bertan azaldu dutenez, “Alderdie...

Hondarribiko Muaran bi kontzertu egingo dituzte hilaren 22an eta 23an. Hala, 22an (ostirala) Bad Sound System irundarren txanda izango da, 23:00etatik aurrera. Hilaren 23an (larunbata) bi talderen kontzertua izango da (20:00etan hasiko da): Jokoz Kanpo eta DIK. Bi kontzertuak doan dira.

San Pedro eta San Juan. Kontrario mitikoak, eta hala diren heinean ETBko Finlandia saioko asteroko Desapiyurako ezin aproposagoak. Herenegun izan ziren Finlandia saiokoak badian, Kalparra eta Amnistiaren arkuaren arteko tartean Desapiyua grabatzen, ordubetez. Badiaren erdian txalupa bat jarri zuten, eta txalupan talde bakoitzeko partaide bana eta flotagailuak, laranja kolorekoak sanjuandarrenak eta berdeak sanpedrotarrenak. Koloretsua zegoen ingurua, eguraldia lagun, eta grabazioa aurrera egin orduko ikusleak ere pilatzen joan ziren pixkanaka badiaren bi aldetara. Txorimaloak eta Bixi-Bixikoak Talde bakoitzean sei partaide. Txorimaloak San Pedroren alde eta Bixi-Bixikoak San Juanen alde. Talde bakoitzeko lehiakide bana badia erdian jarri zuten txalupan zegoen eta gainontzeko lehiakideak, talde bakoitzeko bost, Donibanen zeuden bitartean, zain, uretara irtetea noiz egokituko. Binaka hartzen zituzten lehiakideak, talde bakoitzeko bana, flotagailu handi batean eseri eta uretako motoak atoian eramanda, ziztu bizian. Badiaren erdian zegoen txalupara iritsi orduko, makila baten laguntzaz beren taldekideak eskaintzen zien flotagailua hartzea. Horixe desafioaren koxka. Baina noski, flotagailua hartzen asmatu behar, eta txalupara bidean flotagailuari eustea uretara ez erortzeko… Zailtasunak bazituen kontuak, han pilatu ziren ikusleen gozamenerako. Larunbata gauetan WZMK saioko Anjel Alkainek, Egoitz Lasak, Mikel Pagadizabalek, Jon Iraolak, Mikel Laskurainek eta Asier Sotak parte hartzen dute Aitziber Garmendiak eta Ainere Tolosak aukezten duten saioan. Larunbatero emititzen [...]

Herriko bi taldeek etxean jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Oiartzunek, Denak Taberna izango du aurrean, Elorsoro kiroldegian, gaur 21:00etan. Power Rangersek ordubete lehenago jokatuko du Elorsoron, 20:00etan, Tecnun taldearen kontra. Bi kontrario...


Plataforma logistikoaren kontrako bigarren jardunaldia izango da gaur udaletxean, Oiartzun Arriskuan taldeak antolatuta. Mahai inguruan Pavel Viñas Oiartzungo Planeamendu zinegotziak eta Haritz Salaberria Lezoko alkateak hartuko dute parte. Ilunabarre...

Pasaia Musikal Musika Eskolako M6:30 eta White Storm konboak Mutrikun izango dira datorren astelehenean, hilak 18. Lehenengo taldeak lau abesti interpretatuko ditu eta bigarrenak bost, guztiak Josu Elberdinen zuzendaritzapean. Mutrikuko Kultur Etxean izango da kontzertua, 19:00etan.

“Miguel Buen Pasaiako Portu Agintaritzatik joan izana ongi ikusten dugu; izan ere, bi urte hauetan bere aurrekari Gonzalez Txabarriren lan iluna blindatu du Jaizkibelgo kanpo kaia azpiegitura faraonikoa inposatzeko”, adierazi du Eguzki tald...

Irungo udalak Iragarkien eta ediktuen taula elektronikoa ezarri du hilabete honetan Horrela, hemendik arrera hiritarren ordenagailuko pantailaren aurrean izango dute erakundeen informazioaren berri, udaletxeko arkupeetako oholtzara joan beharrik gabe.

Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du San Migel auzoan, emakumeen kontrako indarkeriaz akusatuta. Polizi iturrien arabera, erasoak asteartean eta asteazkenean izan ziren, kalean biak eta emakume beraren aurka.