Erregional Preferente mailako herriko taldeek berdindu egin dute asteburuan. Beti Ona puntuen beharrean dago, eta bakarra lortu zuen Astigarraga Mundarroren kontra bina berdinduta. Puntu bat lortu arren, ez dio balio izan jaitsiera postuetatik urruntze...
Ia oiartzuar guztiek ezagutzen dute Xorrola (%94,6k) eta oiartzuarren %40ak Xorrola erabili duela baieztatu du. Aztiker Ikerguneak atez ateko bilketaren asebetetzeari buruzko inkesta egitearekin batera, Xorrola herri barruko autobus zerbitzuari buruz h...
Jose Manuel Ferradas EB Ezker Batuko bozeramaileak Hirigintza batzordean eskatu du etxe azpietako transformadoreak ikuskatzeko. Zehazki, udal teknikariek instalazio horiek osasunean eragina duten edo ez aztertzea nahi du EBk, eta eragin horiek leunduko...
Urteko sasoia aldatzen den bakoitzean, kontzertua antolatu ohi du Herri Musikaren Txokoak (HMT). Horren harira, larunbatean Udaberriko Kontzertuaren txanda izan zen HMTan bertan. Georgiako Urmuli taldea eta Euskal Herriko Mugarik ez taldea igo ziren oholtza gainera, musika zaleen gozamenerako.
Pasa den larunbatean afari berezia egin zuten Euskaldarrak-en, bi astez eskualdeko 24 elkarteak prestatzen aritu diren platerik onenak zeintzuk izan diren erabaki eta sariak banatzeko. Azkenean, Errenteria-Oreretako Lagunak elkartearen Legatz solomoa, ...
Pasaiako Udalak eta Basaburuako ikastolak hitzarmena sinatu zuten joan den larunbatean. Horrela, Udalak diruz laguntzearen truke zuberotarrek euren kultur eskaintza ekarriko dute herrira. 3.000 euroko laguntza emango dio, Oiartzungo eta Lezoko udalek b...
Astebete pasatxoko ospakizunak antolatuta zituzten Kataxuloko kideek. Duela bi ostiral hasi eta herenegun bukatu zituzten bosgarren urteurreneko ekitaldiak, Korrikaren bukaerarekin batera. Larunbatean izan zuten egun handia: gosariarekin, jolasekin, ba...
Lepo bete zen Elorsoro kiroldegia larunbata gauean, Xabier Leteren omenaldia zela eta. Egingo dizkioten omenaldien artean, lehena izan da herrian egin diotena. Hiru ordu pasatxoko kantaldia izan zen, eta bertarako zirenek ederki pasatu zuten. Momentu h...
Asteburuan jokatutako partidetan txanponaren bi aurpegiak erakutsi dituzte herriko pilotariek. Haur Mailan EPLEko bi bikoteek irabazi egin dute. Eneko Muñozek eta Ander Mariñelarena 18-13 gailendu zitzaien Hondarribiko bikoteari, eta Adur Zubizarreta...
Madalenetarako kartela prestatzen hasteko garaia da, eta Errenteriako Udaleko Kultura Sailak deialdia egin du. Hala, interesdunek maiatzaren 27ra arte izango dute epea euren lanak bidaltzeko. Oinarriak Errenteriako Udalaren webgunean aurki daitezke.
2003tik Errenteriako alkate da Juan Carlos Merino (Valladolid 1948), eta berriro PSE-EEren zerrendaburua izango da alkatetzarako. Ez dago ez urduri eta ez kezkatuta ere. Maiatzeko bozetan, herritarrek lau urte horien nota jarriko diotela uste du; akatsak akats, lana ongi egin duelakoan da. Agintaldi gogorra izan da, batik bat krisi ekonomikoak eragindakoa. Horrekin gutxi ez, eta San Marko Mankomunitateko presidente ere izendatu dute. Zeintzuk izan dira agintaldi honetako punturik indartsuenak eta ahulenak? Azken lau urteetatik, hiru krisi ekonomikoaren eraginpean pasatu ditugu, eta diru gutxiago jaso dugu, batik bat Foru Funtsetik. Horretara moldatu behar izan dugu, eta proiektuak geldiarazi behar izan dira. Saneamendu planak eta aurrekontuak doitzeko planak egin behar izan dira. Horrek zer esan nahi du? Mozketak nondik egin behar izan diren. Etxebizitzako ekonomian bezala, gerrikoa estutu behar da, eta gutxiago gastatu. Energia aurrezteko proiektuetan sartu gara, eta diru laguntza gehiago ere eskatu ditugu. Puntu indartsuenei begiratuta, Zapatero planari esker, inbertsio gehienak egin ahal izan ditugu: babes ofizialeko etxebizitzak, berritze lanak, ibilgailu elektrikoak erosi… Nola egin diozue aurre krisiari? Gastuak murriztu ditugu, baina batzuetan, aurrezteko, aurretik inbertitu egin behar izaten da. Ur isurketetan, esaterako, edo argiztapenean. Aldatzen hasten bazara, inbertitu egin behar izaten duzu, eta luzera begira nabaritzen da aurreztea. Gutxiago [...]
Elizalde Eskolan jantokia handitzeko lanak laster hasiko dituzte. Kontratazioa martxan dagoela iragarri du Udalak. Udalak 2011ko aurrekontuetako “zati garrantzitsu bat” (242.540 euro; kostu osoaren %40a) erreserbatu du Elizaldeko jantokia egiteko. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik ere diru laguntza jasoko du Udalak, lan horiek egin ahal izateko. Guztira, 606.354,10 euroko aurrekontua du Elizaldeko jantokiak. Sei hilabeteko lanak izango dira. Udalaren asmoa da lan hauek aurten bukatzea, “zerbitzua erabiltzen ere ahalik eta azkarren has daitezen Elizaldeko ikasleak”. Eskola eraikina handitu Gaur egun eskola barruan dagoen jantokiko eremuan egongo da jantoki berria. Aldaketa batzuk egingo dituzte eta eraikina handituko dute, Kontzejupe aldera. Jantokia handitzeko lanekin batera, bestelako lan batzuk ere egingo dituztela iragarri dute Udaletik: “Sukaldea tokiz aldatuko dute, aldagela berriak egingo dituzte, tokiz aldatuta, elbarrientzako komuna egingo dute eta bazterreko horma bota eta berria egingo dute”. Lanak, guztira, 505 metro koadroko eremu batean egingo dituzte. Horietako 150 metro koadro eraikin berrian egongo dira. Elizalde eskola handiagoa izango da gero, metro koadro gehiago izango baititu lanak bukatutakoan. Oraingoz, Udaletik jakinarazi dutenez, solairu bakarrean egongo dira zerbitzu horiek guztiak: “Baina bigarren solairua egiteko aukera izango du, etorkizunean beharraren arabera handitzeko aukera izateko”. Ikasle guztientzako tokia Jantoki berrian Elizalde Herri Eskolan zein Elizalde Institutuan [...]