“Emakumeak udal politikan” mahai ingurua, alderdi guztiekin
Errenteriako Berdintasun Kontseiluak antolatuta, Emakumeak udal politikan mahai ingurua egingo dute udal hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi nagusien parte hartzearekin. Maria Angeles Machin izango da PSE-EEko ordezkaria, Julen Mendoza Bildukoa, Maite Peña EAJkoa, Maria Angeles Bastos PPkoa, Jose Manuel Ferradas EBkoa, Joxe Mari Burgos Hamaikabatekoa, eta Iñigo Imaz Aralarrekoa. Arantxa Iraola kazetariak gidatuko du. Datorren asteazkenean izango da 18:30ean, Reina aretoan. Gaiaren hariari jarraituz, besteak beste, Errenteriako Udalean emakumeek duten parte hartzeari buruz jardungo dute. Datuei begiratuta, Udaleko bi erabaki orgonetan ez da betetzen parekotasun maila (sexu biek, gutxienez, %40ko ordezkaritza edukitzea). Zehazki, Udalbatzan %33,3 dira emakumeak, eta Tokiko Gobernu Batzordean %25. Beste erabaki organoetan ere ez da betetzen gutxiengo hori ere. Gai horrez gain, beste batzuk ere landuko dituzte. Hala, jarraian dauden galderak planteatuko dizkiete: “Zure alderdiaren errealitatea zein da emakumeen parte hartzearen ikuspegitik? Eta zein da zure alderdian dagoen parekotasun maila? Azken urteetan emakumeen parte hartzea sustatzeko neurriak hartu dira? Zein neurri hartu dira eta zein emaitza izan dituzte? Aurrera begira ere zein neurri hartzeko asmoa duzue? Zure alderdiak datozen hauteskundeetan aurkezten dituen zerrendaren ezaugarriak zeintzuk dira? Eta zerrendak osatzeko irizpideak, neurriak, zailtasunak… zein izan dira? Hauteskundeetarako zerrenden osaeran eragiten duten legeak martxan jarri zirenetik (2005 eta 2007) zein [...]
Errenteriako Berdintasun Kontseiluak antolatuta, Emakumeak udal politikan mahai ingurua egingo dute udal hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi nagusien parte hartzearekin. Maria Angeles Machin izango da PSE-EEko ordezkaria, Julen Mendoza Bildukoa, Maite Peña EAJkoa, Maria Angeles Bastos PPkoa, Jose Manuel Ferradas EBkoa, Joxe Mari Burgos Hamaikabatekoa, eta Iñigo Imaz Aralarrekoa. Arantxa Iraola kazetariak gidatuko du. Datorren asteazkenean izango da 18:30ean, Reina aretoan.
Gaiaren hariari jarraituz, besteak beste, Errenteriako Udalean emakumeek duten parte hartzeari buruz jardungo dute. Datuei begiratuta, Udaleko bi erabaki orgonetan ez da betetzen parekotasun maila (sexu biek, gutxienez, %40ko ordezkaritza edukitzea). Zehazki, Udalbatzan %33,3 dira emakumeak, eta Tokiko Gobernu Batzordean %25. Beste erabaki organoetan ere ez da betetzen gutxiengo hori ere.
Gai horrez gain, beste batzuk ere landuko dituzte. Hala, jarraian dauden galderak planteatuko dizkiete:
- “Zure alderdiaren errealitatea zein da emakumeen parte hartzearen ikuspegitik? Eta zein da zure alderdian dagoen parekotasun maila?
- Azken urteetan emakumeen parte hartzea sustatzeko neurriak hartu dira? Zein neurri hartu dira eta zein emaitza izan dituzte? Aurrera begira ere zein neurri hartzeko asmoa duzue?
- Zure alderdiak datozen hauteskundeetan aurkezten dituen zerrendaren ezaugarriak zeintzuk dira? Eta zerrendak osatzeko irizpideak, neurriak, zailtasunak… zein izan dira? Hauteskundeetarako zerrenden osaeran eragiten duten legeak martxan jarri zirenetik (2005 eta 2007) zein izan da lege horien eragina zure alderdian?
- Udalean erabaki organoek izan behar duten parekotasun mailaren inguruan zergatik ez da legea betetzen? Zer neurri hartu beharko lirateke?
- Oro har, politikagintzaren eremuan zein dira emakumeen parte hartzearen inguruan lehentasunezko erronkak eta zein estrategia neurri hartu beharko genituzke?
