Gandiara doaz Lezoko erretiratuak
Aiton Bordak Gandiara (Valentzia, Herrialde Katalanak) bidaia antolatu du ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Bidai horretara joan nahi dutenentzako oraindik lekua dagoela jakinarazi dute erretiratuen elkarteko arduradunek. Hala, izena emateko, astegunetan...
Aiton Bordak Gandiara (Valentzia, Herrialde Katalanak) bidaia antolatu du ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Bidai horretara joan nahi dutenentzako oraindik lekua dagoela jakinarazi dute erretiratuen elkarteko arduradunek. Hala, izena emateko, astegunetan pasatu behar dute interesdunek elkartearen egoitzatik (Antonio Pildain, 3), 11:00etatik 12:30era.
Bidaiaren prezioa 335 eurokoa da. Kopuru horren barruan honakoak sartzen dira: hotela (gela bikoitzan), egunero irteerak (Valentziara, Elx-era, Alacantera, Calpera…) eta bidaia bera.
Bidairako jada izena emana dutenak azken ordainketa egitera joan behar dute Aiton Bordara, maiatzaren 24an, 10:30etik 12:30era.