Grebagatik, jangelarik ez
Haurrak oraindik Aste Santuko oporretan dabiltza. Astelehenean itzuliko dira klasera, eta buelta gogorra izango bada, oraindik eta gehiago gogortuko du jangeletako langileen grebak. Hala, maiatzaren 2an jangela zerbitzurik ez dela izango jakinarazi dut...
Haurrak oraindik Aste Santuko oporretan dabiltza. Astelehenean itzuliko dira klasera, eta buelta gogorra izango bada, oraindik eta gehiago gogortuko du jangeletako langileen grebak. Hala, maiatzaren 2an jangela zerbitzurik ez dela izango jakinarazi dute Koldo Mitxelena ikastetxetik eta Langaitz ikastolatik.
Koldo Mitxelenatik esan dutenez, Haur eta Lehen Hezkuntzako Biteri, Olibet eta Markola eraikinetan ez da jangela zerbitzurik izango. Datozen egunetan, grebaren gaineko informazioa ematen joango direla gaineratu dute, eta horren berri ikastetxeko webgunean emango dute.
Langaitz ikastolatik ere jakinarazi dute Haur eta Lehen Hezkuntzako jangelak itxita egongo direla astelehenean. Hala, garraioa erabiltzen duten ikasleak jangelara eraman ordez, euren etxeetara eramango dituztela azaldu dute. Datozen egunetara begira, euren webgunea erabiliko dute grebaren gaineko informazio emateko.