Niessen elkartearen odolki pintxoa izan da onena
pintxo lehiekatren sari bnaketa egin dute
Sari banaketarekin amaitu zen atzo Agrocomercial Uranzuren laguntzarekin, Niessen elkarteak antolatutako II. Odolki Pintxo Lehiaketa. Niessen elkarteak prestatutako lamina arteko odolkia izan zen lehiaketako onena epaimahaiaren arabera “aurten lan zaila izan badugu ere erabakia hartzeko garaian aurkeztutako pintxoen maila oso ona izan delako”. Zaporea, aurkezpena eta produktua izan dira epaimahaiak kontuan hartu dituen irizpideak irabazleak aukeratzeko garaian. Alkartasuna elkarteko kideek prestatutako pintxoak, odolkia onddo eta gari zainzuri olata gainean, lortu zuen bigarren saria. Hirugarren saria, Gure Toki elkarteak egindako Odolki kurruskariak eskuratu zuen.
Guztira, herriko hamar elkartek hartu dute parte lehiaketa honetan: Bukagaitz, Landare, Gau Txori, Lagunak, Txintxarri, Alkartasuna, Ostarte, Batasuna, Euskaldarrak eta Niessen.
