Pasaia Kirol Elkarteak futbolean jokatzeko haurrak hartuko ditu
Hurrengo denboraldien haurren taldean jokatu nahi duten umeei deialdia luzatu die Pasaia taldeak. 1998 edota 1999. urteetan jaiotako haurrak izan behar dute. Maiatzean asteazkenero eta ostiralero bilduko dira entrenatzeko, Don Boscon, 17:15etik aurrera...
Hurrengo denboraldien haurren taldean jokatu nahi duten umeei deialdia luzatu die Pasaia taldeak. 1998 edota 1999. urteetan jaiotako haurrak izan behar dute. Maiatzean asteazkenero eta ostiralero bilduko dira entrenatzeko, Don Boscon, 17:15etik aurrera. Lehen entrenamendua hurrengo asteazkenean da (maiatzak 4). bertaratzen diren haurrek kirola egiteko jantzi aproposa eraman behar dute.