San Juan Harri astelehenean itzuliko da bere tokira
Heldu den astelehenean San Juan Arriren zutabea bere jatorrizko lekuan jarriko dute, San Juan plazako eremu horretako baldosa berriak jartzearekin batera (plaza azpian gordeta dago). Udaletik jakinarazi dute gutxi gorabehera 12:30ean mugituko dutela zutabea.
Heldu den astelehenean San Juan Arriren zutabea bere jatorrizko lekuan jarriko dute, San Juan plazako eremu horretako baldosa berriak jartzearekin batera (plaza azpian gordeta dago). Udaletik jakinarazi dute gutxi gorabehera 12:30ean mugituko dutela zutabea. Bitartean San Martzial kaleko trafikoa moztuko dute, eta Junkal kaletik bideratu. 16:00etarako lanak amaitu eta trafikoa irekitzea espero dute.