Bilgune Feministak argazki lehiaketa antolatu du hirugarrenez
Irungo Bilgune Feministak, Irungo Argazkilaritza Elkartearen laguntzarekin, III. Argazki Lehiaketa antolatu du. Aurtengo gaia, honakoa: Historia edo istorioak dituzten emakumeak. Parte hartu nahi duen orok aurkez ditzake argazkiak, maiatzaren 20ra arte, Gazte Informazio Bulegoan (Foruen kalea, 2), edo argazkiak gonekin@gmail.com helbidera bidalita. Argazkiak koloretakoak edo txuri-beltzekoak izan daitezke, eta edozein teknika onartua izango da. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzake, eta epaimahaiak baloratuko ditu: profesionalek eta herritarrek botoa emateko aukera izango dute. Hala, herritarrek, argazkiak bozkatzeko aukera jarriko duten erakusketan izango dute. Maiatzaren 28tik ekainaren 4ra arte jarriko dute erakusketa Mendibil merkataritza guneko azokan, eta ekainaren 5ean Zabaltza plazan (17:00etatik 19:30era). Jarraian doaz Bilgune Feministak eta Irungo Argazkilaritza Elkarteak ezarri dituzten oinarriak. Oinarriak ANTOLATZAILEA: IRUNGO BILGUNE FEMINISTA KOLABORATZAILEA: IRUNGO ARGAZKILARITZA ELKARTEA. PARTE HARTZAILEAK: Edozein pertsona. GAIA: HISTORIA EDO ISTORIOAK DITUZTEN EMAKUMEAK MODALITATEA: Txuri-beltzean edo koloretan egindako argazkiak, edozein teknika ontzat emanez. LANAK ETA AURKEZPENA: Parte hartzaile bakoitzak HIRU argazki gehienez aurkeztu ahal izango du. Argazkiaren neurria parte hartzailearen aukerakoa izango da. Argazki bakoitzak 40×50 zentimetroko kartulina batean itsatsita joan behar du. IDENTIFIKAZIOA: Argazkiaren atzealdean parte hartzailearen datu pertsonalak eta posta elektronikoa idatziko dira. JASOTZEKO EPEA: Argazkiak apirilaren 20tik maiatzaren 20 bitarte jasoko dira. UZTEKO TOKIAK: Gazte Informazio bulegoan. [...]
Irungo Bilgune Feministak, Irungo Argazkilaritza Elkartearen laguntzarekin, III. Argazki Lehiaketa antolatu du. Aurtengo gaia, honakoa: Historia edo istorioak dituzten emakumeak. Parte hartu nahi duen orok aurkez ditzake argazkiak, maiatzaren 20ra arte, Gazte Informazio Bulegoan (Foruen kalea, 2), edo argazkiak gonekin@gmail.com helbidera bidalita.
Argazkiak koloretakoak edo txuri-beltzekoak izan daitezke, eta edozein teknika onartua izango da. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzake, eta epaimahaiak baloratuko ditu: profesionalek eta herritarrek botoa emateko aukera izango dute.
Hala, herritarrek, argazkiak bozkatzeko aukera jarriko duten erakusketan izango dute. Maiatzaren 28tik ekainaren 4ra arte jarriko dute erakusketa Mendibil merkataritza guneko azokan, eta ekainaren 5ean Zabaltza plazan (17:00etatik 19:30era). Jarraian doaz Bilgune Feministak eta Irungo Argazkilaritza Elkarteak ezarri dituzten oinarriak.
Oinarriak
- ANTOLATZAILEA: IRUNGO BILGUNE FEMINISTA
- KOLABORATZAILEA: IRUNGO ARGAZKILARITZA ELKARTEA.
- PARTE HARTZAILEAK: Edozein pertsona.
- GAIA: HISTORIA EDO ISTORIOAK DITUZTEN EMAKUMEAK
- MODALITATEA: Txuri-beltzean edo koloretan egindako argazkiak, edozein teknika ontzat emanez.
- LANAK ETA AURKEZPENA: Parte hartzaile bakoitzak HIRU argazki gehienez aurkeztu ahal izango du. Argazkiaren neurria parte hartzailearen aukerakoa izango da. Argazki bakoitzak 40×50 zentimetroko kartulina batean itsatsita joan behar du.
- IDENTIFIKAZIOA: Argazkiaren atzealdean parte hartzailearen datu pertsonalak eta posta elektronikoa idatziko dira.
- JASOTZEKO EPEA: Argazkiak apirilaren 20tik maiatzaren 20 bitarte jasoko dira.
- UZTEKO TOKIAK: Gazte Informazio bulegoan. Foruen kalea, 2. Zenbakia, Irun; eta gonekin@gmail.com helbidean
- EPAIMAHAIA:
HERRIKOIA: erakusketara hurbiltzen den jendeak bozkatzeko aukera izango du.
PROFESIONALA: Argazkilaritza alorrean jakintsu diren pertsonez osatua.
- ERAKUSKETA: maiatzaren 28tik ekainaren 4a arte Irungo Mendibil zentro komertzialeko merkatuan eta ekainaren 5ean, 17.00etatik 19.30etara, Zabaltza plazan.
- SARIEN BANAKETA: Ekainaren 5ean Zabaltza plazan egingo den erakusketaren bukaeran.
- ARGAZKIEN ITZULPENA ETA ESKUBIDEAK: Saritutako argazkiak antolatzaileen eskuetara pasatuko dira, argazki horiek publiko egiteko aukera izango dute, beti ere egilea izendatuz eta interes komertzialik gabe. Gainontzeko argazkiak erakusketaren amaieran jasotzeko aukera egongo da.
- SARIAK:
PROFESIONALA: afaria Patrixi jatetxean.
HERRIKOIA: Elkar dendako bonoa.
ZIRRIKITUKI: Brasil dendako txokolatea eta bonboiak.
- OHARRA: Oinarri hauek, Euskal Herriko elkarteen federazioaren arauen arabera idatzi dira eta lehiaketan parte hartzeak guzti hauek bete-betean onartzea dakar.