Gaur, Sagardo Eguna
Sagardoarekin eta edariaren inguruko hainbat alorrekin hitzordua dute gaur Errenteria-Oreretan. Sagardo Eguna Egingo dute. Hala, herriko hainbat elkartek antolatu duten festaren irekiera ofiziala 12:00etan egingo dute Foru plazan –11:30ean bolo eta t...
Sagardoarekin eta edariaren inguruko hainbat alorrekin hitzordua dute gaur Errenteria-Oreretan. Sagardo Eguna Egingo dute. Hala, herriko hainbat elkartek antolatu duten festaren irekiera ofiziala 12:00etan egingo dute Foru plazan –11:30ean bolo eta toka jokoekin hasiko dira–, sagardo botila bati kortxoa kenduz. Hortik aurrera festak hartuko ditu kaleak.
Arratsaldean iritsiko da sagardo dastaketa erraldoia, Gamon Zumardian, 18:00etan. Bertan sagardotegien ekoizpenaren berri izateko aukera izango dute sagardozaleek. Nahi duenak, festa goizaldera arte luzatzeko aukera izango du.