Hamaikabatek Ficoban aurkeztu du hautes zerrenda
Ficoba erakustazokako kanpoko aparkalekua aukeratu zuen atzo Irungo Hamaikabatek maiatzaren 22ko udal hauteskundeei begira prestatu duen hautagaien zerrenda aurkezteko
Ficoba erakustazokako kanpoko aparkalekua aukeratu zuen atzo Irungo Hamaikabatek maiatzaren 22ko udal hauteskundeei begira prestatu duen hautagaien zerrenda aurkezteko. Ficoba ere Irun da zioen pankarta baten aurrean, Jose Luis Alberro alkategaiak “inguruko ekonomia hobetzeko eta modu horretan lanpostuak sortzeko neurriak hartzearen garrantzia” azpimarratu nahi izan zuen. “Apenas erabiltzen den” erakustazokako aparkalekua dohaineko izatea eskatzen du hiriko H1ek, erdiguneko trafikoa arintzeaz gain, “merkataritzaren sektoreari bultzada” eragingo diolako.
Alberrorekin batera, Juan Carlos Marcosek, Edurne Oiarbidke, Josean Isidrok eta Itziar Aizpuruk osatzen dute zerrendako lehen bost postuak. Atzoko ekitaldira Martin Beramendi agertu zen ere; H1eko Gipuzkoako presidente izateaz gain, Bidasoa-Oiartzun barrutiko Biltzar Nagusietarako hautagaia da Beramendi, eta Irungo udalerako zazpigarren postuan doa.