Errenteriatik Caceresera quadean
Panteras del Norte quadeko taldea motorrak berotzen dabil. Izan ere, bihar astebeteko bidaiarekin hasiko dira. Errenteriatik Monroyra (Caceres, Espainia) joango dira quadean. Bihar abiatu, eta hilaren 15ean bueltatzea espero dute. Horretarako, Santiago...
Panteras del Norte quadeko taldea motorrak berotzen dabil. Izan ere, bihar astebeteko bidaiarekin hasiko dira. Errenteriatik Monroyra (Caceres, Espainia) joango dira quadean. Bihar abiatu, eta hilaren 15ean bueltatzea espero dute. Horretarako, Santiago bidea erabiliko dute, eta Iparraldeko Bidea, Bide Frantsesa eta Zilarraren Bidea zeharkatuko dituzte.
Hilaren 10ean espero dute Monroyra iristea. Han, bertako alkatearekin bilduko dira, eta Juan Carlos Merino Errenteriako alkateak emandako oparia emango diote. Era berean, Monroyko alkateak beste opari bat ematea da asmoa.
Errenteria eta Monroy senidetuta dauden herriak dira, hain zuzen, 1990eko uztailaren 22tik.