Alarde parekideko sei konpainiek kantinerak aukeratu dituzte
Hasi dira dagoeneko San Martzial jaietako bi alardeetan parte hartuko duten konpainietako kantineren aukeraketak ezagutzen.
Hasi dira dagoeneko San Martzial jaietako bi alardeetan parte hartuko duten konpainietako kantineren aukeraketak ezagutzen. Alarde parekideak jakinarazi duenez –soldadu bezala gizonak eta emakumeak onartzen dituena– joan zen asteko osteguna bitartean lau konpainiek egin zuten bozketa, Danborradak, Musika bandak, Bidasoak eta Lapitzek. Ostiralean beste bi konpainiek aukeratu zuten kantinera, Anaka eta Olaberria auzoetakoek.
Alarde parekideko kantinerak orain arte:
- Danborrada: Elixabete Vega Apeztegia.
- Musika banda: Laida Oronoz Vendrell.
- Bidasoa: Irati Bidaurre Rodrigez.
- Lapitze: Izaskun Espinal Ramos.
- Anaka: Maria Amunarriz Muñoz.
- Olaberria: Ainhoa Bergara Sancho.
