Hondarribia Euskadiko txapeldun
Euskadiko 8+ ko aulki mugikorreko txapelketa erlojupean jokatu zuten atzo laugarren urtez jarraian Legutioko uretan. Ama Guadalupekoak txapelketa irabazi egin zuen, eta 5 minutu eta 45 segundutan gelditu zuten erlojua hondarribiarrek. Getxo sailkatu zen bigarren, Santiagotarrak hirugarren, eta jarraian Orio, Arraun Lagunak eta Ur Kirolak sailkatu ziren. Ondorengo arraunlariak izan ziren garaile: Julen Castrillon, Iñigo Vertiz, Ekaitz Aznar, Iker Amador, Manex Alday, Xamu Kanpandegi, Asier Puertas, Mikel Orbañanos eta Joan Alza. Haize haundia egiten zuen eta horregatik ligako jardunaldia bertan behera gelditu zen. Gainera Gipuzkoako trainerilla ligako 5. eta 6. jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Hondarribian eta Pasaian. Larunbatean Gipuzkoako trainerilla ligako 5. jardunaldia etxean jokatu zuten hondarribiarrek, eta nagusi izan ziren. Etxeko taldea zen faborito nagusia eta ez zuten hutsik egin, ia 2 segunduko errentarekin garaitu zituzten hondarribiarrek Zumaia. San Juan hirugarren izan zen eta San Pedro bostgarren. Federazioko kopa ere jokatu zuten Hondarribiko uretan, eta San Juan B izan zen azkarren, Zumaia bigarren, eta Getaria hirugarren. Jubenil mutiletan zumaiarrek eskuratu zuten garaipena eta getariarrak emakumezkoetan. Igandean aldiz, Pasaiako moreek trainerilla ligako lehen garaipena eskuratu zuten etxean. Bigarren postuarekin konformatu behar izan ziren sanjuandarrak, segundu bat baino gutxiagoko abantailaz irabazi bait zieten sanpedrotarrek. Hondarribia izan zen hirugarren. Federazioko Kopan larunbateko [...]
Euskadiko 8+ ko aulki mugikorreko txapelketa erlojupean jokatu zuten atzo laugarren urtez jarraian Legutioko uretan. Ama Guadalupekoak txapelketa irabazi egin zuen, eta 5 minutu eta 45 segundutan gelditu zuten erlojua hondarribiarrek. Getxo sailkatu zen bigarren, Santiagotarrak hirugarren, eta jarraian Orio, Arraun Lagunak eta Ur Kirolak sailkatu ziren. Ondorengo arraunlariak izan ziren garaile: Julen Castrillon, Iñigo Vertiz, Ekaitz Aznar, Iker Amador, Manex Alday, Xamu Kanpandegi, Asier Puertas, Mikel Orbañanos eta Joan Alza. Haize haundia egiten zuen eta horregatik ligako jardunaldia bertan behera gelditu zen.
Gainera Gipuzkoako trainerilla ligako 5. eta 6. jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Hondarribian eta Pasaian. Larunbatean Gipuzkoako trainerilla ligako 5. jardunaldia etxean jokatu zuten hondarribiarrek, eta nagusi izan ziren. Etxeko taldea zen faborito nagusia eta ez zuten hutsik egin, ia 2 segunduko errentarekin garaitu zituzten hondarribiarrek Zumaia. San Juan hirugarren izan zen eta San Pedro bostgarren. Federazioko kopa ere jokatu zuten Hondarribiko uretan, eta San Juan B izan zen azkarren, Zumaia bigarren, eta Getaria hirugarren. Jubenil mutiletan zumaiarrek eskuratu zuten garaipena eta getariarrak emakumezkoetan.
Igandean aldiz, Pasaiako moreek trainerilla ligako lehen garaipena eskuratu zuten etxean. Bigarren postuarekin konformatu behar izan ziren sanjuandarrak, segundu bat baino gutxiagoko abantailaz irabazi bait zieten sanpedrotarrek. Hondarribia izan zen hirugarren. Federazioko Kopan larunbateko garaipenak errepikatu zituzten: San Juan B ontzia izan zen azkarrena, Jubenil mutiletan zumaiarrak lortu zuten garaipena eta emakumezkoetan aldiz getariarrak.
Garaipen honekin, sailkapenaren lehen postuan sendotu dira Mikel Orbañanosen mutilak, eta sailkapenean bigarrenak diren sanjuandarrei 6 puntuko abantaila ateratzen diete.
