Iosu Alvarez da PSE-EEren alkatetzarako hautagaia. Harekin batera doaz zerrendan ondokoak, hurrenez hurren: - Ramón Laborda - Miren Edurne Prieto (independientea) - Alicia Pino - Avelino Vazquez
27 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak bart Kaputxinoak auzoak. Bizilagunak deituta hurbildu da auzora polizia, eta hara iristean gaztea topatu du, auto batera leihatilatik sartzen ari zela. Ihes egin du gidatzen, baina handik gutxira harrapatu du...
EBren hautagaiak, Arantza Gonzalez buru zela, Catelsako langileekin izan dira. Jakina denez borrokan ari dira Catelsako langileak, enpresak hamar urtez ebentual gisa aritutako hamasei langile kaleratu nahi dituztela eta. “Prekarietatearen kontra ari den jende konprometitu eta borrokalariari babesa agertzera etorri gara”, esan zuen Gonzalezek.
Asteazkenean (hilak 18), 19:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan. Hortxe La Herrera Herrira Herri Batzordeak herritar guztiei luzatu nahi dien deialdia. Ezohiko udalbatzarra deitu dute egun horretarako, eta eztabaidagai puntu bakarra: herritarrek azken bi urtetan kaiko Herrera ordenatzeko auzolanean landu duten hirigintza proposamena. Gaur luzatu du deialdia La Herrera Herrirak, agerraldian. Parte-hartzera deitu dituzte herritarrak, eta eskerrak luzatu diete orain arte egin duten bidean lagundu duten guztiei “orain dela bi urte utopia zena errealitate bihurtu dutelako”. Udaleko Hirigintza Saileko Aholkulari Kontseiluaren oniritzia Pozik dira La Herrera Herriran lanean dihardutenak, besteak beste, Udalaren aholkulari kontseiluak oniritzia eman diolako beren proposamenari. Orain udalbatzarrak eman beharko dio argi berdea etorkizunean gauzatuko bada. “Bada garaia alderdiek beren jarrera adieraz dezaten”, esan dute, “maiatzaren 22an botoa ematera joandakoan herritarrek zer bultzatzen ari diren jakin dezaten”. “Mugarritzat” jo dute lortutakoa eta alderdiei eskaera zuzena egin diete: proposamena onar dezatela. Bien bitartean, atxikimenduak biltzen jarraitzen du herritarren batzordeak. Bihar eguerdian Donibanen izango dira sinadurak jasotzen, eta San Pedron eta Antxon datozen egunotan. Honez gero, 4000 atxikimendu inguru bildu dituzte.
Haurtzaro eta gazteria arloetako aurreikusita dituen proiektuak azaldu ditu EAJ alderdiak. “Gizartea aldatzen ari da, familiarteko eta gizarteko loturak aldatzen ari dira, ahultzen ari dira. Aukerak biderkatu egiten dira baina baita gizartetik at...
Gaurko programazioa FM107an: 11:00etan. Bertxoko (Hala Bedi Irratia).
Getarian jokatu da gaur arratsaldean Trainerillen Ligako zazpigarren jardunaldia eta San Juanek irabazi du estropada. Hondarribia bigarren izan da eta hirugarren San Pedro. Gazteen Mailan etxekoek irabazi dute, mutiletan zein nesketan. Ligatik kanpo, G...
4 urteko haur bati zirriak egiteagatik Ertzaintzak aste honetan pertsona bat atxilotu duela salatu du Gurekin Auzo Elkarteak prentsa ohar bidez. “Oso larritzat” jo ditu jazotakoak, baina “beste behin ere, iragarritako kronika baten au...
Bildu barrutiz barruti ari da aurkezten Pasaiarako dituen proposamenak. Atzo ekitaldia egin zuten Pasai Antxoko Gure Zumardian eta esan zutenez herritarren parte-hartzea sustatzea izan da eren egiteko nagusienetakoa “Argi dugu pasaitarrekin elkar...
Ur bizietan lehiatzen diren Santiagotarrak taldeko Joan Crespo, Jone Otaño eta Ander Elosegi, Xabier Taberna teknikoarekin batera, Londresera (Ingalaterra) joango dira astelehenean. Londresen 2012an jokatuko dituzten Joku Olinpikoak prestatzera doaz, ...
Manu Ugartemendia presoaren aldeko manifestazio jendetsua izan zen atzo arratsean. Atzora arte La Santen izan da preso Ugartemendia. Espainiaratuko duten beldur, preso oreretarrak gose greban izan da. Atzo bete zuen Frantziako Estatuan ezarri zioten zigorra, eta senitartekoei presoak berak egindako deiari esker, badakite Pariseko aireportuko etorkin ilegalen zentro batera eraman dutela. AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez «Espainiako poliziek atxilotu eta espetxeratzeko arriskua izango luke, eta baita tortura jasateko arriskua ere».