
Ostiral arratsaldean, Lezoko Bilduren zerrenda aurkeztu zuten Gurutze Santuaren plazan. Ainhoa Zabalo alkategaiak eta Iñaki Lartiguek hartu zuten hitza ekitaldian eta Bilduren lan ildoak zeintzuk izango diren aipatu zituzten. “Herritarrengandik ...

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan ikasturteko azkeneko ipuin kontaketa izango da etzidamu (ostegunean), Pello Añorgarekin. 17:30ean izango da, laur urtetik gorako haurrentzat. Uda ondoren jarraituko dute ipuin kontaketa saioekin.

Areto futboleko Gipuzkoako Bigarren Mailako bi taldeek irabazi egin dute asteburuko jardunaldia. Oiartzunek, Bilkoin Legorreta Eredu taldearen kontra jokatu, eta 1-0 irabazi zuen. Power Rangersek, 2king Uak taldea izan zuen aurrean, eta 4-1 irabazi zue...

Kontrakoa badirudi ere, partida lehiatua izan zen. Oiartzuarrak indartsu atera ziren zelaira, baina gasteiztarrak ez ziren kikildu. Atsedenaldira 2-0 irabazten joan ziren oiartzuarrak, eta azkenean 5-1 bukatu zen partida. Oiartzuarren golak Irantzu Etx...

Donibane Majestik eskubaloi taldeak azken aurreko partida jokatu zuen herenegun etxean. Izan ere, Gipuzkoako Kopako txapelketa datorren igandean (hilak 22) bukatuko da. 32-33 gelditu zen markagailua, eta horrekin batera sailkapen orokorrean bosgarren p...

Estatuko Ligako Lehenengo Mailan dabilen Trintxer Hockey taldeak liga bukatu du dagoeneko; ez, ordea, nahi bezala. Azken partida Gijongo Covadonga taldearen kontra jokatu zuen eta 3-1 galdu zuten pasaitarrek.

Partida adierazgarria jokatu zuen Donibane-Pari Berri areto futbol taldeak. Gipuzkoako Ligako Lehen Mailan jarraitu edo ez zuten jokoan. 3-5 galdu zuen Laskorainen kontra, baina beherago dauden taldeek ere galdu egin zuten eta horrela, talde arrosak ma...

Partida arraroa izan zen oiartzuarrentzat, ia dena kontra izan baitzuten. Taldekoak eta zaleak ere haserretu egin ziren epailearen lanarekin. Saiatu ziren, baina OKEko mutilek ez zuten garaipena eskuratzerik izan. 3-1 bukatu zen norgehiagoka. Oiartzuar...

Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik, 13:30era.

Aitor Kerejeta Hondarribiko EAJren alkategaia Aitor Kerejetak (Hondarribia, 1972) lehen legegintzaldia bete du alkate moduan. Berriro alkate izateko aurkeztu da EAJko zerrendaburu. Agenda okupatua du Kerejetak, alkate eta hautagai moduan. Hitza prentsaurreko baten ondoren eta beste elkarrizketa baten aurretik izan da Kerejetarekin, Hondarribiko Kai Zaharrean. Bitartean, Hondarribin 74 urte daramatzan kantabriar bat hurbildu zaio alkateari. Estimu handia dio, hiru aldiz luzatu baitio eskua. Zein lan ildo proposatzen ditu EAJk datozen lau urtetarako? Proposatzen dugun lehenengo gauza da dena idatzita jasotzea izatea. Orain dela lau urte hautagai berriak aurkeztu ginen eta programa batekin aurkeztu ginen: beltza zuriaren gainean, esaten den bezala. Lau urteren ondoren, nahi duenak irakur dezake proposatzen genuena eta egin duguna. Nahi duenarekin prest nago konparatzeko. Idatzita egoteaz gain, gauza zehatzak dira guk proposatzen ditugunak. Nabaritzen ari naiz gainontzeko alderdi politikoak orokortasunean hitz egiten ari direla: ‘enplegua hobetu behar da’, ‘aparkalekua hobetu behar da’… Hori nabarmena da. Ideiak azaldu behar dira, gero proiektuak eta, hirugarrenez, horiek egiteko ahalmena eduki behar da. Herritar bezala, etxean jaso dudan publizitate guztia diptikoak eta triptikoak izan dira. Oso zaila iruditzen zait horrelako paperetan lau urteko lana sartzea. Guk hamar lan ildo ditugu. Adibidez, guk diogu hezkuntza hobetu behar dela: ikastetxe publikoak beste eraikuntza [...]

Tomas Garbizu Musika Eskolan izena emateko epea hilaren 27ra arte dago zabalik. Instrumentu eskoletan zein taldekakoetan eman daiteke izena. Informazio gehiago nahi duenak, musika eskolara deitu dezake (943 52 99 99) edo tgarbizume@telefonica.net helbi...

Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketaren itzuliko partida ostiralean jokatuko dute Txosteko pilotariek, 20:00etan, Madalensoron. Joanekoa, bana berdindu zuten Ordiziarekin. Herritarrei partidara agertzeko deia egin diete: «Zaleen animoak eskertuko di...

Uztailaren 1etik 29ra egingo dituzte Lezoko udaleku irekiak (ordutegia 09:30etik 13:30era izango da). Bertan izena emateko epea hilaren 27an bukatuko da. 3 urtetik 10 arteko haurrentzako zuzenduta daude udalekuak. Izena emateko Udalaren Informazio Bule...

Pasa den ostiralean Karrikan kale ikuskizun berria estreinatu zuen Kukai dantza konpainia oreretarrak Leioako Umore Azokan, eta hasiera bikaina izan zuen, gainera. Izan ere, Euskal Ikuskizun Onenaren saria eskuratu zuen Bizkaiko herrian egiten den kale...

Judoko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten herenegun Hernanin. Bertan Donibaneko judoko taldea izan zen eta erakustaldi polita egin zuten. Bi urre eta zila bat irabazi zituzten. Judo Donibanetik guztira bost kirolari aritu ziren nor baino nor: Lorea Etx...

Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Sonia Jacinto errenteriarra eta Arnaldo Otegi eta Harkaitz Rodriguez Bateragune auzitik ateratzeko defentsak egin zuen eskaera. Epaiketa prestatzeko puntuetan hiru horiei leporatzen zaiena beste auzi ba...

Joan den asteburuan Erregional Ohorezko Mailako taldeek 32. jardunaldia jokatu zuten. Pasaiako bi taldeak ondo aritu ziren ligako azken bigarren partidetan. Trintxerpek 1-0 irabazi zion Bergarari Don Boscoko zelaian. Pasaia Irungo Gal estadiora joan ze...

Elizalde eskolako jantokia handitzeko lanak Alzola SL enpresak egingo ditu. Esleipen proposamena pasa den astean onartu zuen Hirigintza Batzordeak. Hiru enpresa aurkeztu dira lan hauek egiteko eta eskaintzarik onena Alzolarena izan dela jakinarazi dute Udaletik: “463.860,95 euroko aurrekontua izango dute lanek eta bost hilabeteko epean bukatuko dira”. Lanak udan hasiko dituzte, 2010/2011 ikasturtea bukatu ondoren. Urtea bukatzerako, Elizalde eskolako jantokia handitzeko lanak bukatuko dituzte, Udalaren aurreikuspenen arabera. Lanak Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean finantzatuko dituzte. Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik diru-laguntza lortu du. Honela, %40a Udalak finantzatuko du, eta gainerakoa Eusko Jaurlaritzak. Lanak egiten direnean, Elizalde eskolako jantokiak 505 metro koadro izango ditu, orain baino 150 metro koadro gehiago. Lanak gaur egun eskola barruan jantokia dagoen eremuan egongo dira, eta handitze lanak Kontzejupe aldera egingo dituzte. Lan horiekin batera, bestelako lan batzuk ere egingo dituztela jakinarazi dute Udaletik: “Sukaldea tokiz aldatuko da, aldagelak lekualdatuko dira, elbarrientzako komuna egingo da eta bazterreko horma bota eta berria eraikiko da. Orain, solairu bakarrean egingo dira lanak, baina etorkizunera begira, bigarren solairu bat eraikitzeko aukera izango da, beharrak eskatuz gero”. Elizalde eskolako jantokia handitzeko beharra nabarmena da, eskolan jantoki zerbitzua erabiltzen duten ikasle guztiak ez baitira sartzen gaur egungo jangelan eta ondorioz, bi tokitan [...]

Manu Ugartemendia euskal presoak joan den ostiralean bete zuen Frantziako Estatuak ezarritako zigorra, baina La Sante (Frantzia) espetxetik atera eta erretentzio zentro batean sartu zuten. Ugartemendiak berak aipatu zentrotik egindako deiaren bidez j...