Xanistebanak 2011 Pala Txapelketa antolatu dute. Etzidamu —igandea— da izena emateko azken eguna. Apuntatu nahi duten neska eta mutil bikoteek, Miren, Makutxo, Amazkar eta Laia tabernetan eman dezakete izena, 10 euroren truke. Partiden egutegia hil...
Bilduk ekitaldi politikoa egin zuen atzo San Pedroko pilotalekuan. Bertan, barrutiaren etorkizunaz hitz egin zuten hautagaiek. Horrez gain, barrutirako dituzten proposamenak aipatu zituzten: Velascoko udal aparkalekuak alokairuan jarriko dituzte, Arra...
Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoetan eskaintzen den taxi-bus zerbitzua egokitzeko Udalak eta Oiartzungo Taxilarien Elkarteak egin duten hitzarmena onartu zuen atzo ahobatez udalbatzarrak. Aitor Etxeberria alkateak azaldu duenez, “taxi-bus zerbitzua zaharkitua gelditu da eta bultzada berria behar du”. Honela, herri barruko garraio publikoak zentzu osoa izango du, taxi-bus zerbitzua eta Xorrola osagarriak izango baitira. Taxi-busak, aurrerantzean, Xorrolaren egutegi bera izango du (astelehenetik ostiralera) eta prezio bera (0,50 €). Gainera, egunean bidaia gehiago egingo ditu: zortzi. Gurutzera doan bidaia Legarretik egingo du taxi-busak, eremuko mugikortasun arazoak konpondu artean bizilagunei doako zerbitzua eskainiz. Era berean, herriko taxistek zerbitzua eskaintzeko zazpi lagunentzako tokia duen ibilgailu egokitua erabiliko dute. Egindako hobekuntzekin taxi-bus zerbitzuaren erabilera gehituko dela espero du Udalak. Olaldeko babes ofizialeko etxebizitza batzuk gaixo psikikoentzako Ugaldetxoko Atamitx eremuko arau subsidiarioen aldaketa behin betiko onartu zen atzo, Gobernu Taldearen aldeko zazpi botoekin eta OBren kontrako hirurekin. Edozer eraikitzen hasi aurretik, Ura Agentziaren irizpideak errespetatu beharko direla zehaztu zuen onarpenak, uholdeak saihesteko. Pavel Viñas Planeamendu zinegotziak gogora ekarri zituen eremu honen garapenarekin Ugaldetxok lortuko dituen onurak: “Auzoaren bi zatiak lotzea lortuko dugu, 1.800 metro koadroko lokala auzotarrentzat, bidegorriaren trazatu berria egiteko aukera, gaur egun dagoen bidegurutzea saihestea… Aportazio ona da”. Altzibarko Olalde eremuan eraikiko diren [...]
Udal Gobernu Taldea pozik dago azkeneko lau urteetan egindako lanarekin: “Azken lau urteetan Oiartzunentzako onuragarriak eta lehentasunezko proiektuak aurrera atera dira”. Legegintzaldiko balorazioa egiteko agerraldia egin dute gaur Aitor Etxeberria alkateak, eta Arantza Arrese, Karmele Irastorza eta Enrike Lekuona zinegotziek. Gogorarazi dutenez, arau subsidiarioen berrikusketa bereziki garrantzitsua izan da. Horri esker hainbat proiektu garatu direla nabarmendu dute: “Arraguarako eta Ugaldetxorako egindako proposamenak zuzendu dira. Hor kokatu behar dira Arraguako eta Altzibarko babes ofizialeko etxebizitzen promozioak ere, eta Iturriozko garapena eta Arraguako biziberritzea; Cadarso enpresa Altzibartik ateratzeko ere ezinbestekoa izan da”. Udal Gobernu Taldeak iraunkortasunaren alde egindako lana ere gogorarazi du: “Hondakinen atez ateko bilketa sistema izan da legegintzaldi honetako beste erronketa bat. Horrez gain, herri barruan garraio publikoa sustatzeari ere garrantzia berezia eman diogu: Xorrola jarri da martxan eta taxi-busa egokitu da”. Krisia dela eta, urte gogorrak izan dira, herritarrentzat bezala, administrazioentzat. Udalean doikuntzak egin behar izan dituzte, “beti ere herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak mantentzeari lehentasuna emanez”. 2010a 200.000 eurotik gorako gerakinarekin bukatu zuen Udalak. Hezkuntza komunitatearentzako hobekuntzak ere bultzatu dituztela azaldu dute. Udal Ikastola Partzuergoak egoitza bakarra izango duela, eta Elizalden, frontoi estalia egiteaz gain, jantokia handitzeko lanak esleitu dituztela. Fermiñene birgatzea ere oso garrantzitsutzat dute: “Ludotekaz gain, Euskararen [...]
Oarso Bidasoko ELAk ehun urte bete ditu, eta datorren astera begira, hainbat ekimen antolatu ditu. Astelehenean hasiko dira horiekin. 11:00etan ELAko artxibo historikoko materialez osatutako erakusketa zabalduko dute. Horrez gain, azken 30 urteko langi...
Donibane Majestik eskubaloi taldeak Gipuzkoako Kopako azken partida jokatuko du etzi Zarauzko kiroldegian. Amenabar taldea izango du kontrario 16:00etatik aurrera. Talde arrosa laugarren postuan dago (8 talde daude) eta Amenabar bosgarrenean. Biek sei ...
EAJko kideak Mendelu auzoan izan ziren atzo, Aitor Kerejeta alkatea (eta alkategaia) buru zutela. Kerejetaren arabera, “PSOEk hartutako bi erabakiek kaltetu dute auzoa”. Aireportuaren pistaren pistaren luzatzea eta Borda Berri etxearen kat...
Erlauntza agertu da Alabergako parke batean, Bittor Idiazabal kalean dauden garajeen gaineko plazan. Zehazki, txirrista dagoen egituran dago erlauntza. Udaltzaingoak inguratu egin du gunea, baina oraindik hor zegoen erlauntza eguerdi partean, behintzat.
Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak, Udalaren hizkuntza politikan hartu beharreko neurriak helarazi zizkien Alkatetzara aurkeztu diren alderdi hauei: Hamaibati, Aralarri, EAJri eta Bilduri —Oarso Bidasoko Hitza-n argitaratutako gutunean eman genuen EHEren proposamenen berri—. EHEren proposamenetan jasotzen denez, egunerokotasunean euskara hutsez funtzionatu behar du Udalak, salbuespenak salbuespen, euskara hutsez bizi den herria lortzeko eta babesteko. Talde bakarraren erantzuna jaso dute EHEko kideek: Bildurena. Eskerrak eman dizkiote taldeari: “Pozez jaso dugu UEMArekiko agertutako konpromisoa, baita EHEk proposatutako neurriak aztertzeko eta elkarlana sustatzeko konpromisoa ere”. EHEk ere elkarnalean aritzeko asmoa berretsi du. Gainontzeko alderdiak Hamaikabat, Aralar eta EAJ gogor kritikatu ditu EHEk: “Salbuespenik gabe, herritarren izenean aurkezten diren alderdi guztiek eduki dute ahotan herritarern parte hartzea eta herritarrekiko gertutasuna, baina ez digute erantzun. Bestalde, zeharka jaso ditugun programetan ez dugu UEMAko irizpideen inguruan ez eta euskararen inguruan ere ezer irakurri. Gainera, alderdi gehienek, programa hauek elebitan kaleratu izanak, Udalerako politika berberak dituzten galdetzea dakar, interpretazioak eginez gero, ez dirudi euskara hutsezko politikak bultzatuko dituztenik”. Hala, erantzun ez dieten alderdiei eskatu diete aurrerantzean eztabaidarako prestutasun handiagoa eta konpromisoak har ditzatela.
Hilaren 29an Kukai dantza konpainiaren Hnuy Illa ikuskizuna emango dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etan, eta sarrerak dagoeneko salgai daude 10 euroan. Kulturgunean, Landare elkartean, Arkaitzan eta Xenpelar kultur dendan eros daitezke.
Juana Bengoetxea (Bilbo, 1954) lehen aldiz aurkeztu da Irungo alkategai, PP alderditik. Borja Senperren lekukoa hartu du. Baina ez da hasiberria politikan. Irungo zinegotzia da 1999. urtetik. HITZA-ri emandako elkarrizketan, azken urteetako balorazioa egiteaz gain, alderdian pentsamendu aldaketa izan dutela azaldu du: proposamen buruzagitzatik, erantzuten dakien buruzagitzara. Zein balorazio egiten duzue azkeneko lau urteez? Azkeneko lau urteetan sozialistek (PSE-EEk) bakarrik gobernatu dute, gehiengorik gabe. Uko egin diote beste taldeekin itunak egiteari, eta ondorioz, gobernu ahula izan da. Beharrezkoa duen egonkortasunik gabe utzi du hiria jarrera horrek. Nagusiki, aurreko legegintzaldian martxan jarritako proiektuak bukatzera bideratutako lau urte izan dira. Eta aurreko proiektu horiek alderdi popularra (PP) gobernuan zegoenean jarri genituen martxan. Zein dira zuen lan ildoak datozen lau urteetarako? Hiritarrekin dugun lehenengo konpromisoa jarrera politiko berri bat izatea da. Alderdi popularrean ulertzen dugu badaudela momentuak, oparoaldi ekonomiko momentuak, beharrezkoa izaten dela proposamen buruzagitza bat izatea. Gu, egon gara gobernuan, eta proposamenak egiten eta proposamen horiek martxan jartzen liderrak izan gara. Baina, krisi garaietan, bestelako buruzagitza bat behar dela uste dugu: krisi garaietan erantzuten dakien buruzagitza behar da. Hots, uste dugu gai izan behar dugula hiritarren oinarrizko edota presazko beharrei ahal bezain azkar erantzuteko. Ezin dugu Errege Magoen antzekoak izan, eta haurrek [...]