
Etxez etxeko zerbitzuen erabiltzaileei sendagaiak modu egokiagoan erabil dezaten laguntzeko zerbitzu berria eskainiko du aurrerantzean Pasaiako Udalak. Gaur sinatu dute hitzarmena, zerbitzua koordinatzen duen Gipuzkoako Botikarien Elkartearekin. Hitzarmena sinatzeko ekitaldian, Pasaiako Alkate Maider Ziganda, Ongizate Zerbitzuetako arduradun Obdu Lorenzo eta Botikarien elkarteko presidente Angel Garai izan dira. Haiekin batera, botikariak eta etxez etxeko zerbitzuaren Udaleko arduradunak izan dira. Zerbitzua doaneko da. Izena ematen duten pertsonei medikazioa ondo hartzen lagunduko diete. Pasaiako botikariek jarraipen pertsonalizatua egingo diote adinekoei, behar dituen sendagaiak era egokian har ditzan laguntza eskainiz. Bi astean behin prestatuko dizkiote hartu beharreko sendagailak, zaintzaileekin eta pazienta bakoitzaren medikuarekin elkarlanean.

“Korporazio berriak 1.500.000 euroko soberakina izango du bere esku”. Hala eman du jakitera Maider Ziganda alkateak. Oposizioak Udalaren egoera ekonomikoaren gainean zabaldutako informazioa gezurtatze aldera eman ditu datu ekonomikoak alk...

Hondarribiko Udalak herritarrei xehetasunez jakinarazi die iganderako zenbat hautesleku dauden hirian, eta hautesleku bakoitzean zenbat herritarrek duten bozkatzeko aukera. Hala, Hondarribiko 16.504 biztanleetatik, 12.773k dute bozkatzeko aukera. Honako tokietan emango dute botoa nahi dutenek: 1. sekzioa: udaletxea da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Alde Zaharrean bizi direnak: 1.168 hondarribiar. 2. sekzioa: Puntaleko Haur Eskola da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Puntalean bizi direnak: 1.139 hondarribiar. 3. sekzioa: Ama Guadalupekoa Ikastetxea da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Portua auzoan bizi direnak: 1.164 hondarribiar. 4. sekzioa, Ama Guadalupekoa Ikastetxea da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Portu auzoaren inguruan bizi direnak, Itsasargi, Butroi, Beleztarren Markes kalea…: 760 hondarribiar denera. 5. sekzioa, Jostaldi da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Soroetatik Kopa bitarteko bizilagunak: 1.398 hondarribiar. 6. sekzioa, Amuteko gizarte lokala da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Kosta, Amute eta Gabarrariko bizilagunak: 1.214. 7. sekzioa, Mendeluko gizarte lokala da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Jaitzubiakoak eta Zubietakoak: 1.378. 8. sekzioa, Jostaldi da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Faroa eta Iterlimen ingurutik Kopara bizi direnak: 1.261 hondarribiar. 9. sekzioa, Jostaldi da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Sokoako zonaldekoak: 942. 10. sekzioa, Mendeluko gizarte lokala da hauteslekua, eta hautesleak aldiz, Mendeluko auzoan bizi direnak: 618. 11. sekzioa, Jostaldi da hauteslekua, eta hautesleak aldiz Biteritik Sainduara bizi [...]

Irungo trenbide eremuaren berregituraketa izan du hizpide gaur goizean Jose Antonio Santano Irungo PSE-EEren zerrendaburuak. Eremu horren berrantolaketak, besteak beste, geltoki intermodala eta bestelako zerbitzuetarako espazioa ekarriko du hirira, eta horren harira, trenbide eremua “Irunen etorkizuneko aukera” dela esan du alkategaiak. Txanaleta plazan egin du agerraldia Santanok; gai berberarekin ere agerraldia egin zuen PSE-EEren alkategaiak kanpainaren hasieran, orduan Soroxarta zubian. Irungo trenbide eremuaren berrantolaketa erakundeen arteko “akordio eredugarri” batean oinarritzen dela esan du Santanok, eta erakunde horiek martxoaren 11n (Udala, Jaurlaritza, Espainiako Sustapen Ministerioa, Aldundia, Euskotren, Adif eta Renfe dira erakunde horiek) sinatu zuten ituna gogorarazi du. “53 hektareako gunea berreskuratzearekin, hiriaren barruan beste hiri bat egingo dugu, eta Irunek zuen zatiketarekin bukatuko da, eta auzoen arteko loturak indartuko dira. Jarduera ekonomiko berriak sortuko dira bertan, parkeak, etxebizitzak, unibertsitatea, lokal komertzialak. Iraultza iritsiko da Irunen erdialdera”. Gainera, Irunek trenarekin duen “zorra” kitatuko duela esan du Santanok, “Irun trenari lotuta hazi delako, eta egitasmo hau hiriarentzako mugarria izango da. Irunek azken 150 urtean izango duen hirigintza aldaketa handiena izango da”.

Pasa den asteburuan, Oiartzungo pilotariek Astigarragako taldearen kontrako hiru mailatako partidak irabaztea lortu zuten, Herriarteko Pilota Txapelketaren barnean. Kadeteetan, Mikel Zapirainek eta Andoni Ugaldek 22-5 irabazi zieten Olarrari eta Zubill...

Auntxa Trikitixa Eskolaren eta Irungo Trikitixa Eskolaren kontzertua izango da gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Oiartzungo Bilduko kideek salatu dutenez, hainbat herritarrek jakinarazi diete Hamaikabaten (H1) boto paperak Bildukoak balira bezala banatzen aritu direla Arragua auzoan: “Aiton- amonen aurrean Bildukoak direla esan, eta boto paperak irekitakoan...

Ekaitza Asialdi Taldeko arduradunak udalbatzarrean izan ziren EBk aurkeztutako mozio batek bultzatuta, Pasaiako Udalak 36ko gerrako biktimei aitortza egitea erabaki du. Data eta tokia zehazteke, ekitaldi publiko baten bidez adieraziko zaie esker ona. EBren proposamena, hasiera batean, gerran kargutik kendu zituzten zinegotziei aitortza egitea zen. PP ez ezik, gainontzeko alderdiek, zinegotziei edo eta garaiko langile publikoei mugatu baino, herritar orori zabaldu nahi zioten aitortza ekitaldia. EAEk gaia mahai gainean uzteko eskaria egin zuen, zer eta nola egin sakonago eztabaidatzea merezi zuelakoan. PSE-EEk, berriz, emendakin bat aurkeztu zion mozioari, lehen azaldutako zentzuan, hau da, zinegotziei mugatu baino, aitortza herritar orori zabaltzearen aldekoa. EBri zegokion mozioa mahai gainean utzi edo atzo bertan bozkatzea, eta azken aukeraren alde egin zuen. Beraz, mozioa onartu zuten, emendakina ontzat emanda, aldeko bederatzi botoekin (PSE-EE, EB, H1!, eta EAJ eta 8 abstentzioekin (EAE eta PP). Udalaren diru kontuekin gora eta behera Erabakitzeko zeuden gainontzeko gaiak, ia denak, onartu zituzten. Hirigintza atalean, etxebizitza tasatuen gaineko ordenantza onartu zuten atzo, EAE, PSE-EE, PP eta EB alderdien aldeko botoekin. EAJ eta H1! abstenitu egin ziren. Arau subsidiarioetan egiteke dauden aldaketen gaineko puntua, ordea, mahai gainean utzi zuten, hainbat txosten tekniko falta zirelako. Horiek dituztenean gobernu batzordean emango diote aldaketari onespena. [...]

Hamaikabateko alkategai Xanet Arozenak jakinarazi duenez, Oiartzungo H1ek ez du Bilduren izenean botorik banatu, Bilduk salatutakoa ezeztatuz. Boto paper gehienak korreoz bidali dituztela azaldu du, “hauteskundeetako ohiko gutun-azaletan”. ...

Euskadiko Federazio Koparen hirugarren partida jokatuko dute neskek asteburu honetan. San Ignacio izango dute aurrean, etzi 12:00etan, Bilboko San Ignacio zelaian. Kopako azkeneko partida izango da OKEko neskentzat. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarra...

Irungo Udaletik jakinarazi dute San Pedro eta San Martzial jaietan Urdanibia plazan jarriko dituzten sei txosnen zozketa egin dutela. Honako taldeei egokitu zaie txosna jartzeko eskubidea: Hazia Kultur Elkartea, Santiagotarrak Kirol Elkartea, Elatzeta ...

Asteburu honetako jardunaldia etxean tokatzen zaie OKEko Ohorezko Erregional Mailako mutilei. Zumaiakoren kontra jokatuko dute bihar, 16:30ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. Ligako azken aurreko jardunaldia da maila horretako futbolarientzat. Dato...

Aitor Kerejeta EAJren Hondarribiko Udalerako zerrendaburua beste zerrendakideekin batera Done Pedro Itsas Gizonen Kofradian izan da gaur goizean. Norberto Emazabel Kofradiako Abade Nagusia eta Eugenio Elduaien Gipuzkoako kofradietako presidentea ere izan dira bertan. Kanpainaren azken orduak “Hondarribiko sektore garrantzitsuenetako batentzat gorde” dituela jakinarazi du Kerejetak, eta EAJren zerrendan arrantzarekin lotutako pertsonak daudela adierazi du: “Kofradiako eraikinean behar diren zenbait azpiegitura aldaketekin bat gatoz. Udala eta EAJk arrantzaleak laguntzen jarraituko dute”. Hala, antxoaren prezioaz, horiek arrantzatzeko kupoaz eta gasoilaren prezioaz hitz egin du Kerejeta alkategaiak, eta arraina komertzializatzeko orduan aurreko gai horiek hobetzen saiatuko direla adierazi du. “Ezinbestekoa da Kofradiaren eta Udalaren arteko eguneroko harremana, baita gainontzeko erakundeekin ere, Eusko Jaurlaritzarekin adibidez, denen artean arrantzaren sektoreak aurrera egin dezan. EAJk, krisi egoera honetan, herriarentzat hain garrantzitsua den sektore honen alde lan egingo du”.

Hizlaria: Mertxe Larrañaga, Mugen Gainetik elkarteko kidea.

Hauteskundeetarako bi egun gelditzen ez direnean eta ezker abertzaleak eta Ezker Batuak (EB) egindako erreklamazioak eztabaidatu ondoren, Udalbatzak behin betiko onartu ditu gaur 2011ko aurrekontuak. Behin-behineko onarpenetik ez dira aldatu bozkak: Udal Gobernu Taldeak (PSE-EE, EAJ eta H1) eta PPk argi berdea eman diete, eta ezker abertzaleak eta EBk kontrako botoa eman dute. Hiru izan dira 2011ko aurrekontuen erreklamazioak aurkeztu duten aldeak: ezker abertzalea, EB eta Enpresa Batzordea. Azken alde horri ez die hitza eman Juan Carlos Merino alkateak, baina gainontzeko biek euren arrazoiak eman ahal izan dituzte. Jose Manuel Ferradas EBko bozeramailea hitza lehenengo hartu duena. Aurrekontua legegintzaldiaren isla izan dela adierazi du, eta ez diola etorkizunari begiratzen. Horrez gain, alkateari teknikariei kasu ez egitea leporatu dio, eta batzordeetan teknikariari parte hartzen ez uztea kritikatu du. Auzitegiek Udalari ezar diezaioketen 3 milioi euroak gogorarazi ditu, eta aurrekontuek ez dituztela kontuan hartzen: “Hori da alkateak uzten duen azken lau urteetako ondarea”. Ildo beretik jo du Karlos Murua ezker abertzaleko bozeramaileak ere. Hala, teknikariari parte hartzea ukatzea aipatu du. Alkatea egin du horren erantzule, eta jarrera horrek “gabezia demokratikoa” agerian uzten duela gaineratu du. EAJ eta H1 ere egin ditu erantzule babesa emategatik. Erreklamazioa aurkezteko arrazoien artean aipatu ditu auzitegiek Udalari [...]

22 urteko mutil bat atxilotu du Ertzaintzak, bi ertzain erasotzeagatik. Herenegun izan zen gertakaria, Talaia poligonoan. Ertzaintzak dei bat jaso zuen, mutil gazte batek hainbat pertsona erasotu zituela esanez. Ertzaintza bertara joan, eta bertan zeud...

Kudeaketa eredua Oiartzun herri anitza da eta herritik sortzen diren ekimen oro sustatzerako orduan aniztasuna bermatzeko lan egingo dugu: euskalgintza, kulturgintza, gazteria eta bestelako elkarteen jarduerak sustatuz. Udalaren izaera publikoa indart...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Bilduko zerrendaburu Aiora Perez de San Roman. 12:10ean: Eltze tartin. 13:15ean: Tertulia. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Esatea libre. 18:00etan: Ar...