Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bildu irabazle Lezon, bederatzi zinegotzirekin

Bilduk gehiengo osoa lortu du Lezon. Ezkerreko koalizio subiranistak bederatzi zinegotzi eskuratu ditu, 1.443 boto eskuratu ondoren. Orain dela lau irabazi zuen EAE-ANVk  bezain beste boto eskuratu ditu Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta ezkerreko independente abertzaleek osatutako koalizioak. Hala ere, ezker abertzaleko 2007ko hautagaitzak baino eserleku bat gehiago lortu dute Bildukoek, botoaren atomizazioak ahalbideratu izan duelako. Urrun geratu dira gainontzeko alderdiak. Bigarren postuan geratu den Eusko Alderdi Jeltzaleak 478 boto bildu ditu. Orain dela lau urte, jeltzaleek 607 papertxo jaso zituzten. Beraz, 129 boto galdu dituzte EAJkoek, aurreko udal hauteskundeetan lortu zituzten botoen laurdena. Zinegotzi kopuruari dagokionez, orain dituzten hiru zinegotziei eusten diete Kepa Garbizu buru duen zerrendak. Mikel Antxon Arrizabalagak ere Lezoko Udalean jarraituko du. PSE-EEko zinegotzi bakarra izango da Arrizabalaga, 260 boto aterata. Sozialistek ere botoak galdu dituzte. Aurreko hauteskundeetan 346 boto lortu zituzten. 2007an elkarrekin joan ziren Ezker Batuak eta Aralarrek ez dute zinegotzirik lortu. Koalizioak 75 boto lortu ditu eta Aralarrek, berriz, 120. PPk ezta ez du ordezkaririk lortu, 123 boto bakarrik lortuta. “Lana, lana eta lana” Emaitza horiek ikusita, Ainhoa Zabalo izango da Lezoko alkate berria datorren ekainaren 11tik aurrera. Balorazio azkarra egin du Zabalok, ospakizunetan tartea hartuta: “Oso kontent gaude. Hamahiru zinegotzitatik bederatzi lortu ditugu. [...]

lezoko hitza
Oarsoaldea
2011/05/22

Bilduk gehiengo osoa lortu du Lezon. Ezkerreko koalizio subiranistak bederatzi zinegotzi eskuratu ditu, 1.443 boto eskuratu ondoren. Orain dela lau irabazi zuen EAE-ANVk  bezain beste boto eskuratu ditu Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta ezkerreko independente abertzaleek osatutako koalizioak. Hala ere, ezker abertzaleko 2007ko hautagaitzak baino eserleku bat gehiago lortu dute Bildukoek, botoaren atomizazioak ahalbideratu izan duelako.
Urrun geratu dira gainontzeko alderdiak. Bigarren postuan geratu den Eusko Alderdi Jeltzaleak 478 boto bildu ditu. Orain dela lau urte, jeltzaleek 607 papertxo jaso zituzten. Beraz, 129 boto galdu dituzte EAJkoek, aurreko udal hauteskundeetan lortu zituzten botoen laurdena. Zinegotzi kopuruari dagokionez, orain dituzten hiru zinegotziei eusten diete Kepa Garbizu buru duen zerrendak.
Mikel Antxon Arrizabalagak ere Lezoko Udalean jarraituko du. PSE-EEko zinegotzi bakarra izango da Arrizabalaga, 260 boto aterata. Sozialistek ere botoak galdu dituzte. Aurreko hauteskundeetan 346 boto lortu zituzten.
2007an elkarrekin joan ziren Ezker Batuak eta Aralarrek ez dute zinegotzirik lortu. Koalizioak 75 boto lortu ditu eta Aralarrek, berriz, 120. PPk ezta ez du ordezkaririk lortu, 123 boto bakarrik lortuta.
“Lana, lana eta lana”
Emaitza horiek ikusita, Ainhoa Zabalo izango da Lezoko alkate berria datorren ekainaren 11tik aurrera. Balorazio azkarra egin du Zabalok, ospakizunetan tartea hartuta: “Oso kontent gaude. Hamahiru zinegotzitatik bederatzi lortu ditugu. Gainera, gainontzeko alderdiek behera egin dute”. Hemendik aurrera Lezoren alde lanean ariko direla esan du Zabalok: “Ikusi da herriak konfiantza duela guregan, eta aurrera. Hemendik aurrera lan, lan eta lan egingo dugu”. Herri programan bildutakoa beteko dutela adierazi du Bilduko alkategaiak: “Kanpo kaiaren gaiarekin, plataforma intermodalarekin lana dugu. Horrez gain, euskara bultzatuko dugu herrian, herri bizia egin nahi dugu. Lanari ekingo diogu jo eta ke”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.