Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bildu koalizioak lau barrutietan lehen indarra izatea lortu du

Bildu koalizioak irabazi du Pasaian, alde handiarekin irabazi ere. Lau barrutietan lortu du lehen indarra izatea, eta zortzi zinegotzi izango ditu aurrerantzean. PSE-EE bigarren indarra izaten jarraitzen du, baina gutxigatik. Boto asko galdu dituzte.  2007ko udal hauteskundeetan PSE-EEk 1.616 boto lortu zituen Pasaian eta atzo 1.152. Orain arte zituzten bost zinegotzietatik bi galdu dituzte. Botoetan EAJrekin berdindu dute ia. 32 botoen aldearekin irabazi dio PSE-EEk EAJri. EAJk, aldiz, gora egin du. 2007ko udal hauteskundeetan 931 boto lortu zituzten, eta gaur, 1.120. Bi zinegotzi zituzten Pasaian orain arte, eta bat gehiago izango dute aurrerantzean, guztiak berriak udaletxean. EBk ordezkaritzari eutsi dio, zinegotzi batekin, eta H1ek eta  Aralarrek ez dute ordezkaritzarik lortu. Parte hartzea, %54koa Parte hartzea zertxobait gora egin du Pasaian aurreko udal hauteskundeetako parte hartze datuei erreparatuta. Pasaian 12.388 biztanlek zuten atzo botatzeko aukera eta horietatik 6.723k eman zuten botoa, hau da, %54a.  Abstentzioa %45,97a izan da (2007an %46,26koa izan zen); baliogabeko 96 boto izan dira eta 177 boto zuri. «Aspaldi ez bezalako ilusio aurpegiak» Kontaketa oraindik erabat amaitu gabe zela pozik zegoen Amaia Agirregabiria, Bilduren alkategaia: “Kristoren emaitzak lortu ditugu. Pasaian lehengo indarra gara. Gainera, inguruko herrietan gertatzen ari direnarekin txundituta gaude. Egia esan, oso pozik”. Kalean zen Amaia [...]

pasaiako hitza
Pasaia
2011/05/22

Bildu koalizioak irabazi du Pasaian, alde handiarekin irabazi ere. Lau barrutietan lortu du lehen indarra izatea, eta zortzi zinegotzi izango ditu aurrerantzean.
PSE-EE bigarren indarra izaten jarraitzen du, baina gutxigatik. Boto asko galdu dituzte.  2007ko udal hauteskundeetan PSE-EEk 1.616 boto lortu zituen Pasaian eta atzo 1.152. Orain arte zituzten bost zinegotzietatik bi galdu dituzte. Botoetan EAJrekin berdindu dute ia. 32 botoen aldearekin irabazi dio PSE-EEk EAJri.
EAJk, aldiz, gora egin du. 2007ko udal hauteskundeetan 931 boto lortu zituzten, eta gaur, 1.120. Bi zinegotzi zituzten Pasaian orain arte, eta bat gehiago izango dute aurrerantzean, guztiak berriak udaletxean.
EBk ordezkaritzari eutsi dio, zinegotzi batekin, eta H1ek eta  Aralarrek ez dute ordezkaritzarik lortu.
Parte hartzea, %54koa
Parte hartzea zertxobait gora egin du Pasaian aurreko udal hauteskundeetako parte hartze datuei erreparatuta. Pasaian 12.388 biztanlek zuten atzo botatzeko aukera eta horietatik 6.723k eman zuten botoa, hau da, %54a.  Abstentzioa %45,97a izan da (2007an %46,26koa izan zen); baliogabeko 96 boto izan dira eta 177 boto zuri.
«Aspaldi ez bezalako
ilusio aurpegiak»

Kontaketa oraindik erabat amaitu gabe zela pozik zegoen Amaia Agirregabiria, Bilduren alkategaia: “Kristoren emaitzak lortu ditugu. Pasaian lehengo indarra gara. Gainera, inguruko herrietan gertatzen ari direnarekin txundituta gaude. Egia esan, oso pozik”.
Kalean zen Amaia Agirregabiria erantzutean, Antxon, eta ordurako nabari zen bere inguruan festa giroa: “Oraintxe zurrinbiloan, baina oso-oso pozik. Kristoren giroa ari da sortzen herrian. Aspaldi ikusten ez ziren ilusio aurpegiak ikusten ari dira”.
“Gure mezua iritsi da”
Amaia Agirregabiriak Bilduren mezua herritarrengana iritsi delako pozik da: “Pasaiak hitz egin du. Herriak hitz egin du. Argi gelditu da herritarrek zer nahi duten. Programarik ez genuela esaten zuten horiek, oker dabiltza. Argi eta garbi geratu da gure mezua iritsi dela pasaitarrengana. Pasaian erabaki eta eraiki nahi dugu eta erabakitzen dugun hori errespetatua izan dadin nahi dugu”.

Alderdia    Boto kopurua    Hautetsiak
Bildu            2666                     8
PSE-EE        1152                     3
EAJ               1120                    3
PP                   668                    2
EB                   394                    1
HI!                  243                    0
ARALAR        207                    0

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.