Esne Beltza, Haurtzaro Ikastolan
Hilaren 18an (pasa den asteazkenean) Esne Beltza taldea Haurtzaron izan zen, eta DBHko ikasleei kontzertu eskaini zien. Ikasturtea amaitzera doan garai honetan ikasle zaharrenak ikasketetan buru-belarri izaten dira, baina tarte polita izan zuten euskal...
Hilaren 18an (pasa den asteazkenean) Esne Beltza taldea Haurtzaron izan zen, eta DBHko ikasleei kontzertu eskaini zien. Ikasturtea amaitzera doan garai honetan ikasle zaharrenak ikasketetan buru-belarri izaten dira, baina tarte polita izan zuten euskal musikaz gozatzeko, eta burmuinak lasaitzeko. Taldeko Xabier Solano, ikastolako irakaslea gidari zela, taldeak bere abesti ezagunenak jo eta abestu zituen, ikasleek erritmoa jarraituz dantzatzen zuten bitartean.

