Julen Etxaniz epaitu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean
Julen Etxaniz epaitu zuten atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETAko kide izatea leporatuta. Etxaniz, 2008ko abenduan atxilotu zuten San Pedron. Sarekada berean, Arkaitz Landabea, June Villarubia eta Saioa Urbistazu atxilotu zituzten. Villarubia eta ...
Julen Etxaniz epaitu zuten atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETAko kide izatea leporatuta. Etxaniz, 2008ko abenduan atxilotu zuten San Pedron. Sarekada berean, Arkaitz Landabea, June Villarubia eta Saioa Urbistazu atxilotu zituzten. Villarubia eta Urbistazu aske utzi zituzten gero, kargurik gabe. Atzo Landabea eta Etxaniz epaitu zituzten. Fiskalak 10 urteko zigorra eskatzen du haientzat. Julenen eta Arkaitzen senide eta lagunak Madrilen izan ziren atzo, epaiketan. Aretoa beteta zegoela argudiatuta bost lagunek ez zuten izan epaiketara sartzerik.
