Portuaren osasun faltaren gaineko hitzaldia egingo dute ekainaren 1ean
Portuaren eta osasunaren arteko harremanaz ariko da ekainaren 1ean Jose Manuel Cortizo, Salud Medio Ambiental: Asignatura pendiente del puerto leloa duen hitzaldian. Cortizo Pasaiako Portuko langilea da, eta lan arriskuen prebentziorako ordezkaria. Hit...
Portuaren eta osasunaren arteko harremanaz ariko da ekainaren 1ean Jose Manuel Cortizo, Salud Medio Ambiental: Asignatura pendiente del puerto leloa duen hitzaldian. Cortizo Pasaiako Portuko langilea da, eta lan arriskuen prebentziorako ordezkaria. Hitzaldia Gezalan izango da, 19:30etik aurrera.
Honako eragile hauek antolatu dute hitzaldia: Altzate Auzo Elkarteak, Lezoko Herritarrak-ek, Eguzkik, Gazte Asanbladak eta LZPren aurkako Herritar taldeak. Txatarraren erabileraren atzean dagoen “estrategiaz” ariko da Cortizo, besteak beste.
