Sagardo Eguna aztertzeko bilera izango da etzi
Sagardo Eguneko antolatzaileek jakinarazi dutenez, etziko ekimen horren balorazioa egiteko bilera antolatu dute. 20:00etan hasiko dira ondorioak ateratzen, Niessen elkartean. Sagardo Egunean parte hartu zuten elkarte guztiei zuzendu diete deialdia, har...
Sagardo Eguneko antolatzaileek jakinarazi dutenez, etziko ekimen horren balorazioa egiteko bilera antolatu dute. 20:00etan hasiko dira ondorioak ateratzen, Niessen elkartean. Sagardo Egunean parte hartu zuten elkarte guztiei zuzendu diete deialdia, hara joateko eskatuz. Horrekin batera, garaiz iristeko ere eskatu diete antolatzaileek.
