Ekainaren 27an hasiko da ‘Bateragune auziko’ epaiketa
Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur jakinarazi duenez, ekainaren 27an hasiko Bateragune auziko epaiketa. Hainbat egunez luzatuko da, eta uztailaren 7rako du amaiera iragarrita. Epaimahaiburu Angela Murillo izango da, eta Juan Francisco Martelek ida...
Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur jakinarazi duenez, ekainaren 27an hasiko Bateragune auziko epaiketa. Hainbat egunez luzatuko da, eta uztailaren 7rako du amaiera iragarrita. Epaimahaiburu Angela Murillo izango da, eta Juan Francisco Martelek idatziko du sententzia. Teresa Palaciosek osatuko du epaimahaia.
Bateragune auzian Sonia Jacinto oreretarra epaituko dute beste zazpi lagunekin batera: Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez, Txelui Moreno, Rafa Diez, Manel Serra eta Amaia Esnal.
2009ko urrian atxilotu zituzten, LABen Donostiako egoitzan, Batasunaren Mahai Nazionala berriro osatu nahi zutela eta ETAren esanetara ari zirela egotzita. Zehazki, ETAko kide izatea eta “Eusko Alkartasuna, Aralar, Abertzaleen Batasuna eta ELA bezalako erakundeak Euskal Herria-Estatua esparrura eramatea helburu zuen aliantza independentista” sortzea helburu izatea leporatzen zaie.
Maiatzean atzera bota zuen epaileak Otegi, Jacinto eta Rodriguez auzitik ateratzeko defentsak egin zuen eskaera. Hori horiei leporatzen zaiena beste epaiketa batzuetan epaitua izan dela argudiatzen zuen defentsak.
