Errege Egunaren bezperan “trafikoa kolapsatzeagatik”, bi urteko eta bi hilabeteko espetxe zigor eskaera
Gipuzkoako Fiskaltzak bi urteko eta bi hilabeteko espetxe zigor eskaera egin du iazko urtarrilaren 5ean (Errege bezpera) protesta ekintza egin zuten lau pertsonentzat. Hala, Fiskaltzaren arabera, lau pertsonak horiek ” kontsumo gizartearen kontra...
Gipuzkoako Fiskaltzak bi urteko eta bi hilabeteko espetxe zigor eskaera egin du iazko urtarrilaren 5ean (Errege bezpera) protesta ekintza egin zuten lau pertsonentzat. Hala, Fiskaltzaren arabera, lau pertsonak horiek ” kontsumo gizartearen kontrako eta garapen iraunkorraren aldeko” protesta ekintza hasi zuten egun horretan A-8 autobidean (Txingudi merkataritza gunearen sarrera-irteeretan), 17:·30ean, eta “auto ilara handiak” eragin zituzten protestaldiarekin: “Trafikoa kolapsatu zuten”.
Fiskaltzaren arabera, merkataritza gunearen sarrerako eta irteerako “lau gune estrategikotan” jarri ziren ekintzaileak, auto ilarak 19:20erako oraindik ez ziren konpondu, eta “errepidearen erabiltzaileen osotasun fisikoa” arriskuan jarri zuten. Bi autok istripua izan zutela ere kontuan hartu du Fiskaltzak egin duen txostenean. Horregatik, errepide segurtasunaren kontrako delituagatik eta “gogorkeria” erabiltzeagatik eskatu du bi urteko eta bi hilabeteko espetxe zigorra lau ekintzaileentzat.
