Hamabi auzoetatik bederatzitan irabazi du Bilduk
Udal hauteskundeetan Bildu izan da garaile zortzi zinegotzi eta 6.301 botorekin, eta auzoetan ere bera nagusitu da: herriko hamabi auzoetatik bederatzitan irabazi du. Gainontzeko hiruretan PSE-EE izan da garaile. Bilduk bost auzo kendu dizkio aurten PS...
Udal hauteskundeetan Bildu izan da garaile zortzi zinegotzi eta 6.301 botorekin, eta auzoetan ere bera nagusitu da: herriko hamabi auzoetatik bederatzitan irabazi du. Gainontzeko hiruretan PSE-EE izan da garaile.
Bilduk bost auzo kendu dizkio aurten PSE-EEri. Duela lau urteko bozetan Agustinetan; Alabergan; Gabierrotan, Fanderian eta Lartzabalen (bat bezala kontatzen dira); Iztietan eta Pontikan alderdi sozialista gailendu zen, baina aurten Bilduren aukeraren alde egin dute auzo horietan. Hala ere, nagusitu ohi den hiru auzoei eutsi die PSE-EEk: Beraun, Galtzaraborda eta Kaputxinoak.
Jarraian azaltzen den koadroan daude emaitza guztiak auzoka xehe-xehe. Errenteria-Oreretako emaitzak
