San Pedroko gazteek bandera etxera ekarri dute
Joan den asteburuan Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatu zuten Plentziako (Bizkaia) uretan. Pasaiako arraunlariek erakustaldi polita egin zuten. Larunbatean sailkapen estropada izan zuten eta San Pedrok Gazte Mailan justu sailkatzea lortu bazuen ere...
Joan den asteburuan Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatu zuten Plentziako (Bizkaia) uretan. Pasaiako arraunlariek erakustaldi polita egin zuten. Larunbatean sailkapen estropada izan zuten eta San Pedrok Gazte Mailan justu sailkatzea lortu bazuen ere, bandera eskuratu zuen herenegun. Senior Mailan San Juango mutilak hirugarren geratu ziren, eta nesketan San Juangoak bigarren tokia eskuratu zuten. San Pedrok ez zuen Senior Mailan sailkatzerik lortu, bosgarren geratu baitzen.
