Alkartasunaren Kultura Astea, aurrera
Antxoko Alkartasuna dantza taldearen Kultura Astea aurrera doa pixkanaka. Gaur, antzerkia ikusteko aukera izango da Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Pasaia-Lezo Lizeokoek Grease antzezlana taularatuko dute. Bihar, Sagardo Jaia izango da Gure Zumardi...
Antxoko Alkartasuna dantza taldearen Kultura Astea aurrera doa pixkanaka. Gaur, antzerkia ikusteko aukera izango da Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Pasaia-Lezo Lizeokoek Grease antzezlana taularatuko dute.
Bihar, Sagardo Jaia izango da Gure Zumardian, 18:00etatik aurrera. Gauean kontzertuak egongo dira.
Datorren astean, hilaren 8an (asteazkena), Zergatik egiten dut dantza tradizionala hitzaldia emango dute, 19:30ean, Kultur Etxean.
Horrez gain, oraindik ere fandango eta arin-arin tailerrean parte hartzeko aukera dago. Datorren asteartean (hilak 7) eta ostegunean (hilak 9) 20:00etatik 21:00etara Azokan emango dute ikastaroa. Hiru euro ordaindu behar dira momentuan. Dantza taldetik nabarmendu dutenez, aurreko bi klaseak oso ondo doaz, jende asko hurbildu da.
Gaur zortzi, hilaren 10ean, haur jolasak egongo dira Gure Zumardian, 18:00etatik aurrera.
Bitarte horretan, hilaren 9an hasi eta 12ra bitarte, Japoniara egindako bidaiaren argazkiak ikusi ahal izango dira herriko hainbat tabernatan.
