Artista berrien erakusketa Modottin
Arte Ederrak ikasten ari diren ikasleen erakusketa irekiko dute gaur Modotti Tailerrean. Guztira 11 ikasleen lanak jarri dituzte ikusgai, 19 eta 20 urte bitarteko artisten lanak hain zuzen ere. Lanak espezialitate askotakoak dira: bideoa, pintura. ilus...
Arte Ederrak ikasten ari diren ikasleen erakusketa irekiko dute gaur Modotti Tailerrean. Guztira 11 ikasleen lanak jarri dituzte ikusgai, 19 eta 20 urte bitarteko artisten lanak hain zuzen ere. Lanak espezialitate askotakoak dira: bideoa, pintura. ilustrazioa, eskultura, instalazioa eta argazkiak.
Gu Geu erakusketa ekainaren 30 arte izango da, eta lan ezberdinak aste betez ikusteko aukera izango da. Horrela, Modotti Tailerrak aukera eman nahi die artista berriei euren lanak erakusteko. Lehenengo astean, Asier Bilbao Bilbao, Eneas Ribelles Ortiz eta Jon Saez Amorrortu ikasleen lanak izango dira, bigarren astean, Dani Azpitarte eta Telmo Basterretxea Seijoo, hirugarrenean Ane Rodriguez Zaitegi, Maider Montalban eta Matxalen Oñate Esparza, eta azken astean bukatzeko, Ione Gonzalez, Josu Ximun Billelabeitia Uriarte eta Peio Ureta Ofizialdegi.
Inaugurazioa gaur arratsaldeko 19:00etan izango da eta erakusketa lanegunetan 17:30etik 20:00etara irekitzen dute eta larunbat eta jai egunetan 11:00etatik 14:00etara.
