Asteazkenean, xanistebaneko Jai Batzordea
Xanisteban Jaiak prestatzeko hurrengo Jai Batzordea hilaren 8an, asteazkenean, izango dela jakinarazi du Kultura Sailak. Herriko jaiak prestatzen aritzen diren talde eta eragile guztietako ordezkariei bosgarren bilera honetan parte hartzeko deia egin d...
Xanisteban Jaiak prestatzeko hurrengo Jai Batzordea hilaren 8an, asteazkenean, izango dela jakinarazi du Kultura Sailak. Herriko jaiak prestatzen aritzen diren talde eta eragile guztietako ordezkariei bosgarren bilera honetan parte hartzeko deia egin die, “izan ere, herriko jaiak antolatzeko ezinbestekoa da denen parte-hartzea”.
Bilera 19:00etan hasiko da, ohi bezala, Manuel Lekuona Bibliotekan.
